Donostiako Zinemaldia

'Stesti' film txekiarrarentzat Urrezko Maskorra

Bohdan Slama zuzendari txekiarraren 'Stesti' ('Zorionaren antzeko zerbait') filmari eman dio Donostiako 53. Nazioarteko Zinemaldiko epaimahaiak sari nagusia, Urrezko Maskorra. Kazetari eta kritikoek harrera epela egin diote erabakiari: txalo zein txistu soinu batzuk baino ez dira entzun aretoan epaiaren berri eman denean; finean, hotz hartu dute. Emakume aktore onenaren Zilarrezko Maskorra film bereko Ana Gueislerovari eman diote eta gizonezko aktore onenarena '7 Virgenes' ('Zazpi birjina') film espainiarreko Juan Jose Ballestari. Euskal Herriko 'Aupa Etxebeste!' filmak publiko gazteak emandako saria jaso du.

2005eko irailaren 24a
18:02
Entzun
Epaimahaiaren Sari Berezia, berriz, Argentinara joan da, Tristan Baueren Iluminados por el fuego ( Suak argituta ) lanari eman baitiote. Zhang Yang txinatarraren Xiang ri kui ( Eguzkilorea ) iza da saritutako beste lan bat: zuzendari onenaren saria jasoko du batetik Zhang Yangek, eta argazki onenarena, bestetik, Jong Linek. Gidoi onenaren saria, azkenik, Wolfgang Kohlaasek jasoko du Andreas Dresenek zuzendutako Sommer vorm Balkon ( Uda Berlinen ) film alemaniarrarengatik.

Epaimahaiak erabakiaren berri eman duenean Kursaaleko aretoan ziren kazetari eta kritikariek harrera epela egin diote Angelica Houston buru zuen taldearen epaiari: txalo eskas batzuk entzun dira, eta, era berean, ez da protesta zalaparta handirik entzun. Nolanahi ere, ekitaldiaren hasieratik baziren Urrezko Maskorra film txekiarrak irabaz zezakeela esaten zuten zurrumurruak. Laburbilduz, auzo txiro bateko bizilagunen erradiografia egiten du filmak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.