Epaimahaiaren Sari Berezia, berriz, Argentinara joan da, Tristan Baueren Iluminados por el fuego ( Suak argituta ) lanari eman baitiote. Zhang Yang txinatarraren Xiang ri kui ( Eguzkilorea ) iza da saritutako beste lan bat: zuzendari onenaren saria jasoko du batetik Zhang Yangek, eta argazki onenarena, bestetik, Jong Linek. Gidoi onenaren saria, azkenik, Wolfgang Kohlaasek jasoko du Andreas Dresenek zuzendutako Sommer vorm Balkon ( Uda Berlinen ) film alemaniarrarengatik.
Epaimahaiak erabakiaren berri eman duenean Kursaaleko aretoan ziren kazetari eta kritikariek harrera epela egin diote Angelica Houston buru zuen taldearen epaiari: txalo eskas batzuk entzun dira, eta, era berean, ez da protesta zalaparta handirik entzun. Nolanahi ere, ekitaldiaren hasieratik baziren Urrezko Maskorra film txekiarrak irabaz zezakeela esaten zuten zurrumurruak. Laburbilduz, auzo txiro bateko bizilagunen erradiografia egiten du filmak.
Donostiako Zinemaldia