POLITIKA

Nafarroako Gobernuak auzitara eramango du egunkari bat, institutu bat "etazalea" dela esateagatik

Hezkuntza Departamentuak azaldu du La Gaceta de los Negocios egunkariak "irain larriak" argitaratu dituela Iruñeko Iturrama institutuaren aurka.

Ikasleak Iturramako institutuaren sarreran, 2010ean. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko abuztuaren 19a
20:08
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Luis Mendozak elkartasuna adierazi dio institutuko zuzendari Tomas Astizi, eta "probokazio zakarretan" ez erortzeko eskatu dio hezkuntza komunitateari.

Mendozak azaldu duenez, berripaper horrek "etazaletzat" jo du bigarren hezkuntzako ikastetxe hori abuztuaren 15ean argitaratutako informazio batean, argudiatuta ETAri lotutako hamazazpi lagunek bertan ikasi zutela.

Azaldu du 1986-87 ikasturtean sortu zela institutua eta DBH nahiz batxilergoko ikasketak eskaintzen dituela. Beraz, hiru hamarkadetan "milaka" ikasle izan ditu, Mendozaren esanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.