Albistea entzun

Donostia 2016

"Karta zuria" Esther Ferrer, Anjel Lertxundi eta Jone San Martini

Hurrengo urtean Donostian egitekoak diren ekimenak proposatu dituzte, eta kultur hiriburutzak horiek gauzatzeko bitartekoak jarriko dizkie, Karta Zuriak ekimenaren barruan.

Esther Ferrer.
Esther Ferrer. Andoni Canellada / Argazki Press

Juan Luis Zabala -

2015eko irailak 3 13:23

Esther Ferrer artista, Anjel Lertxundi idazlea eta Jone San Martin dantzari eta koreografoa gonbidatu ditu Donostia 2016k Karta Zuriak ekimenaren barruan. Bakoitza bere ibilbide profesionalean oinarrituta, eta Donostiako 2016ko kultur hiriburutzaren balioak aintzat hartuta, hiru sortzaileek kultur ekimenerako proposamenak egin dituzte, 2016an Donostian gauzatzekoak denak ere, eta Donostia 2016k jarriko ditu bitartekoak proposamen horiek garatu eta gauzatzeko.

William Forsythe koreografiaren konpainiako kide izan da hogei urte baino gehiagoan Jone San Martin, orain dela gutxi ate, eta haren proposamenaren atal bat William Forsythe Donostiara ekartzea da, berak bere ibilbidean ezagutueta miretsitako  beste koreografo batzuekin batera. Horrez gain, emanaldi batean dantza eta bertsolaritza uztartzeko asmoa agertu du.

Anjel Lertxundik hizkuntza hegemonikoetan idazten dute bost idazle hizkuntza gutxitu batean idaztearen inguruko gogoeta egitera bultzatu nahi ditu, gero idazle horiek 2016ko azaroan Donostiara etor daitezen gogoeta horien berri ematera, hitzaldi eta mahai-inguruen bidez. Idazle horiek idatzitako testuak, euskarara itzulita, jasoko lituzkeen liburu bat argitaratzeko proposamena ere bildu du Lertxundik bere karta zurian. Honako hizkuntza hauetan aritzen dira Lertxundiren proposamena jaso duten bost idazleek: ingelesa, alemana, frantsesa, italiera eta espainiera. Haien izenik ez du eman, ordea, behin betiko baiezkoak jaso arte itxoitea hobetsi baitu.
 

Esther Ferrerrek hiru performance proposatu ditu, hiriari eta bereziki hiriaren periferiari protagonismoari eman nahian eta “herritarren borondatezko parte hartzea” bilatu nahian: Os voy a contar mi vida, Se hace camino al andar eta La marcha de la poesía. Lehenengoan zeinuen hizkuntza erabiliko dute parte hartzaile batzuek; bigarrengoan, hiriko periferiak "arrastoa" utziko du erdigunean; eta hirugarrengoan poesia zabalduko da hirian zehar modu ezohikoetan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Emakume bat Rosa Valverderen hainbat kutxari begira, Donostiako San Telmo museoko laborategian jarri duten erakusketan. ©Andoni Canellada / Foku

Kaxetan bildutako mundu bat

Ainhoa Sarasola

Rosa Valverde artistak bere ibilbide osoan ondutako 52 kutxa daude ikusgai Donostiako San Telmo museoan, Arte kaxak erakusketan. Artistak askotariko objektuekin zuen harremanaren lekuko dira.

Arte eszenikoen dFeria jaialdiaren antolatzaileak eta sustatzaileak, atzo, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egindako aurkezpenean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Oreka izango du ardatz aurtengo dFeria jaialdiak

Alex Uriarte Atxikallende

Arte eszenikoen jaialdia martxoaren 14tik 17ra bitartean egingo dute, Donostiako hainbat agertokitan. Festibala hasi baino bi egun lehenago, ‘pre-feria’ izeneko egitarau berezia izango da.

Leire Vargas, Aner Peritz, Haizea Arana eta Oihana Arana, <em>Erre</em> emanaldiaren sortzaileak. ©LANKU

Kategoriak arrakalatzera

Ane Eslava

Leire Vargasek, Aner Peritzek, Oihana Aranak eta Haizea Aranak 'Erre' saioa estreinatuko dute otsailaren 5ean. Lankuk ekoitzi du

Lautan Hiru jaialdiaren antolatzaileak, gaur, Bilbon. ©Marisol Ramirez / Foku

Lautan Hiru antzerki jaialdia egingo dute laugarrenez Bilboko Zazpikaleetan

Olatz Enzunza Mallona

Euskaltzaindiak, Cafe Bar Bilbaok, Zazpi Katu gaztetxeak eta Bira kulturguneak antolatu dute egitaraua, elkarlanean, eta otsailaren 3an abiatuko da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.