Albistea entzun

KORTXOENEA

Festa giroan aldarrikatu dute Kortxoenea ez eraisteko

Goizean, kulturgintzan diharduten dozenaka lagunek atxikimendua eman diote Kortxoenea gaztetxeari. Kortxoeneak elkartu gaitu manifestua sinatu duten 77 kulturgileek gunearen iraupena berma dezala galdegin diote udalari.

Kortxoenearen aldeko manifestazio burua, Grosen sartzen.
Kortxoenearen aldeko manifestazio burua, Grosen sartzen. / @irutxulo Tamaina handiagoan ikusi

Oihan Vitoria -

2015eko irailak 12 09:43

Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxea eraisten saiatu eta astebetera, jendetza elkartu da Gipuzkoako hiriburuan gaztetxeari eustearen alde. Erresistentziaz eta autogestioaz, Kortxoenea bizirik lelopean abiatu da martxa Bulebarretik, 17:30ean, eta Kortxoeneraino joan dira festa giroan. Bidean,  Ze Esatek taldeak girotu du mobilizazioa, kamioi baten gainetik jota, eta salatu dute Donostian 11.000 etxebizitza hutsik daudelarik bota nahi dutela gaztetxea.

Aurretik, Mursego eta Physis Versus Nomosen arteko emankizun berezia egingo dute, 15:00etan hasita, gaztetxean. Biharko, berriz, Parte Zaharretik gaztetxera arteko kalejira prestatu dute, 15:00etan. Bi ordu geroago, 17:00etan, punta-puntako kontzertuez gozatzeko parada egongo da: Fermin Muguruza eta Bad Sound System ariko dira.

Kulturgileen babesa

Idazleak, musikariak, bertsolariak, zinemagileak, aktoreak, antzezleak... Horiek guztiak eta gehiago bildu ditu azken bost urteotan gaztetxeak. Ehunka kulturgileren topagune izan da, eta nekez kalkula daiteke sozialki, kulturalki edota ekonomikoki hiriari eman diona. Hortik abiatuta, euskal kulturgintzan ari diren dozenaka lagunek indarrak metatu dituzte gaztetxearen alde, eta sostengua agertu diote, hura eraisteko saioa salatzeaz gain. "Ez da erraza aurkitzen halako aberastasuna izan duen kulturgune bat Donostian: intereseko espazioak sortzeko bertute ezohikoa izan du", adierazi du Maite Arroitajauregi Mursego musikariak.

Udaletxearen atarian eginiko agerraldian, Kortxoeneak elkartu gaitu manifestua aurkeztu dute, eta udalari "adeitasunez" eskatu diote berma dezala gaztetxearen iraupena. "Ika-mika alderdikoiez harago, Donostiako kulturaren zati handia dugu jokoan; galtzen direnean faltsesten diren egitasmo horietako bat". Orotara, 77 lagunek eman diote atxikimendua gaztetxeari; besteak beste, Koldo Izagirre, Fermin Muguruza, Anari, Mursego, Beñat Sarasola, Joseba Tapia, Txan magoa, Eneko Olasagasti eta Juanba Berasategi daude sinatzaileen artean. Sarasolak esplikatu du egitasmoaren zergatia: "Boluntario lanean oinarriturik, guztion ongia baino ez du bilatu Kortxoeneak".

Donostia 2016aren testuinguruan kokatu dute arazoa. Iragan astean gunea botatzeko eginiko ahalegina hiriburutzaren bezperan izanda, harekiko zalantzak "areagotu" besterik ez direla egiten gaztigatu dute kulturgileek, eta azpimarratu hiri kulturalak ere Kortxoenea bezalako espazioak dituela beharrezko. "Konbentzituta gaude".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kilometroak jaia, gaur, Ibarran (Gipuzkoa). ©Gorka Rubio / Foku

«Aro berriko lehen Kilometroak» ospatzen ari dira Ibarran

Berria

Eguraldia lagun, jendetza elkartu da Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian. Uzturpe Ikastolako patioa egokitzeko erabili nahi dute festan lortutako dirua.

Atzo goizean antolatutako bi mahai inguruetako bat. ©M. DEL VALLE/ FOKU

Ekotopaketak: egiturazko makur bat zuzentzeko

Iñigo Astiz

Kapitalismoaren dinamikaren ondorio ekologiko eta ekonomikoak elkarrekin aztertu dituzte Ekotopaketen bigarren eguneko goizeko mahai inguruan.

Pantxika Maitia moderatzailea, Jean Baptiste Paoli, Delphine Le Bras, Herve Couture eta Aines Dufau, Ikas-ek atzo antolatu hitzaldian, Baionan. ©BOB EDME

Pedagogia ardatz, indarrak batu

Oihana Teyseyre Koskarat

Hizkuntza gutxituetan ikasmateriala ekoizteko dituzten mugez eta erronkez eztabaidatzeko elkartu dira Korsikako, Okzitaniako, Bretainiako eta Ipar Euskal Herriko adituak, Baionan.

 ©Iñigo Uriz / FOKU

«Gure obsesio izan beharko lukete giza eskubideek»

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Kazetaria, idazlea eta ikerlaria. Hitz horiekin osatu du Olga Rodriguez Franciscok bere biografia txikia. Nazioarteko hamaika gatazkaren lekuko izan da. Bazter utzitakoak eraman nahi izan ditu beti erdigunera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...