Kataluniako prozesu subiranista

Mas: "Independentzia adostu ezean, Kataluniaren zorrarekin geratuko da Espainia"

Luis Maria Linde Espainiako Bankuko gobernadoreak adierazi du prozesu subiranistak "corralitorako arriskua" dakarrela.

Mas, Romeva eta Junqueras, gaur goizean. QUIQUE GARCÍA
2015eko irailaren 21a
07:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Artur Mas Generalitateko presidenteak gogor kritikatu ditu gaur goizean Linderen hitzak. Independentziaren kontrako "intoxikaziotzat" jo ditu adierazpenok, eta "beldurraren estrategian" ez erortzeko eskatu die katalanei. Gaineratu du independentzia adostu ezean, Kataluniaren zorrarekin geratuko dela Espainia, eta garesti aterako litzaiokeela: "Nola egingo lioke aurre zor horri Katalunian zati bat bere gain hartzea adosten ez badu?".

Aurretik Lindek ziurtatu du Katalunia independentearekin "corralito" arriskua dagoela. Haren arabera, prozesua burura eramanez gero Katalunia Europako Batasunetik eta Eurotik "automatikoki" aterako litzateke, eta ezingo luke Europako Banku Zentralaren dirurik jaso. Adibide gisa, Grezia eta Hego Amerikako kasuak jarri ditu. Era berean, ostiralean Espainiako bankuek argitaratutako oharra defendatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.