NOBEL SARIAK
Takaaki Kajitak eta Arthur B. McDonaldek irabazi dute Fisikaren Nobel saria
Neutrinoen inguruan eginiko ikerketengatik saritu dituzte.

Takaaki Kajita japoniarrarentzat eta Arhur B. McDonald kanadiarrarentzat da 2015eko Fisikaren Nobel saria. Suediako Zientzia Akademiak jakinarazi du erabakia, eta argudiatu neutrinoen oszilazioari buruz eginiko ikerketengatik saritu dituztela.
Atzo, William C. Campbell, Satoshi Omura eta Youyou Tu saritu zituzten medikuntzako kategorian, parasitoen aurkako ikerketak oinarri.
Astelehenean jakinarazi zuten Medikuntzako Nobel saria, eta gaur fisikakoa; asteazkenean emango dute kimikakoaren berri, ostegunean literaturakoa, ostiralean bakearena eta datorren astelehenean ekonomiakoa.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.