Takaaki Kajita japoniarrarentzat eta Arhur B. McDonald kanadiarrarentzat da 2015eko Fisikaren Nobel saria. Suediako Zientzia Akademiak jakinarazi du erabakia, eta argudiatu neutrinoen oszilazioari buruz eginiko ikerketengatik saritu dituztela.
Atzo, William C. Campbell, Satoshi Omura eta Youyou Tu saritu zituzten medikuntzako kategorian, parasitoen aurkako ikerketak oinarri.
Astelehenean jakinarazi zuten Medikuntzako Nobel saria, eta gaur fisikakoa; asteazkenean emango dute kimikakoaren berri, ostegunean literaturakoa, ostiralean bakearena eta datorren astelehenean ekonomiakoa.