Nobel Sariak

Bakearen Nobel Saria Mohamed El Baradei IAEAko buruarentzat

IAEA Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziak eta Mohamed El Baradei erakunde horren zuzendariak jasoko dute aurten Bakearen Nobel Saria, Norvegiako Legebiltzarreko Nobel Batzordeak hala erabakita. "Energia nuklearra helburu militarrekin erabil dadila eragozteagatik, eta helburu baketsuekin energia nuklearra ahalik eta modu seguruenean erabil dadin bermatzeagatik" jasoko dute saria. Irakeko auzia zela eta, El Baradeik aurre egin zien AEBei Saddam Husseinen Gobernuak ez zuela suntsipen handiko armarik defendituz, eta inbasioaren aurka agertuz.

2005eko urriaren 7a
12:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Nobel Batzordeak azpimarratu du erakundeari eta El Baradeiri, biei, eman nahi izan dietela saria: batetik, IAEAk energia atomikoa kontrolatzeko lana "handia" delako, eta, bestetik, El Baradei izan delako ahalegin horren ordezkari nagusia.

El Baradei egipziarra da, eta duela gutxi hautatau dute hirugarrengoz IAEAko buru.

Aurten betetzen dira 60 urte Hiroshiman eta Nagasakin AEBek izugarrikeria nuklearra egin zutenetik, eta, besteak beste, horregatik erabaki du Norvegiako Nobel Batzordeak arma nuklearrean aurkako ahalegina saritzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.