Harkaitz Canok (Lasarte-Oria, 1975) Alberdania argitaletxearekin plazaratu zuen iaz Belarraren ahoa eleberria. Lan horren "literaturtasuna" azpimarratu du bereziki epaimahaiak, baina onartu du eztabaida handiak izan dituztela finalisten artean sariduna aukeratzeko.
Gertakari historikoen itzulikatzea da Canoren eleberriaren abiaburua:Alemania nazia II. Mundu Gerra irabazten ari da, eta Adolf Hitler AEBak inbaditzera abiatzen da.
Euskarazko haur literaturaren atalean, berriz, Xabier Olasoren (Otxandio, 1964) Pupuan trapua saritu dute, Pamiela -rekin argitaratua.
Literatura