Harkaitz Canok (Lasarte-Oria, 1975) Alberdania argitaletxearekin plazaratu zuen iaz Belarraren ahoa eleberria. Lan horren "literaturtasuna" azpimarratu du bereziki epaimahaiak, baina onartu du eztabaida handiak izan dituztela finalisten artean sariduna aukeratzeko.
Gertakari historikoen itzulikatzea da Canoren eleberriaren abiaburua:Alemania nazia II. Mundu Gerra irabazten ari da, eta Adolf Hitler AEBak inbaditzera abiatzen da.
Euskarazko haur literaturaren atalean, berriz, Xabier Olasoren (Otxandio, 1964) Pupuan trapua saritu dute, Pamiela -rekin argitaratua.
Literatura
Harkaitz Canoren 'Belarraren ahoa' eleberriari euskal literaturako Euskadi Saria
Epaimahaiak hala erabakita, Harkaitz Cano idazlearen =i Belarraren ahoa =i eleberriak jaso du aurten euskal literaturako Euskadi Saria. =i Belarraren ahoa=i-rekin batera Julen Gabiriaren =i Han goitik itsasoa ikusten da =i, Xabier Montoiaren =i Blackout =i eta Juanjo Olasagarreren =i Ezinezko maletak =i ziren finalista, baina, azkenean, epaimahaiak Canoren aldeko hautua egin du. Haur literaturaren alorrean, euskarazko atalean, Xabier Olasoren =i Pupuan trapua=i-k jaso du Euskadi saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu