Albistea entzun

Eskuin Muturra

Batallon Vasco Españoleko kide ohi bat omendu dute Madrilen

Eskuin muturreko hainbat taldek omendu dute Ladislao Zabala Soltxaga Batallon Vasco Españoleko kide ohia. Zazpi pertsona hil eta beste bi hiltzen saiatzeagatik Auzitegi Nazionalak 231 urteko espetxe zigorra ezarri zion Zabalari 1985. urtean.

Zabala Soltxagaren omenez egindako kartela.
Zabala Soltxagaren omenez egindako kartela. La Directa Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2015eko azaroak 2

La Directa agerkariak omenadiko argazkiak eskuratu ditu. Eskela publikoaren arabera, Zabala uztailaren 30ean hil zen. Hori dela eta, La Directako kazetariek omenaldia abuztu eta urri bitartean kokatu dute. La España en Marcha eta Hogar Social Ramiro Ledesma elkarteek antolatu zuten omenaldia Madrilgo Los Cien Balcones jatetxean.

Zabala 1960ko hamarkadako Gipuzkoako Aldundi frankistako presidenteordearen semea eta Jose Soltxaga jeneralaren biloba zen. Trantsizioan Ignacio Maria Iturberekin batera Batallon Vasco Español eskuin muturreko talde armatua sortu zuen. Zabalak eta Iturbek mugaren alde batean eta bestean egin zituzten ekintzak. Euren komandoak zazpi pertsona hil eta beste bi larri zauritu zituen Gipuzkoan 1979 eta 1981 urteen artean.

Biak atxilotu zituzten 1981eko martxoan. Urte hartan epaitu eta zigortu zituzten, besteak beste, Jose Ramon Ansa, Tomas Alba Donostiko Herri Batasuneko zinegotzia, Felix Sagarna, Miguel Maria Arbelaitz, Luis Maria Elizondo, Joaquin Antimasbere eta Francisco Ansa hiltzeagatik. Zabalak 1992. urtean hirugarren gradua eskuratu zuen. Baldintzapeko askatasuna, berriz, 1994an eman zioten. Bost urte geroago behin betiko aske gelditu zen.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera
Senpereko herrriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herrriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Beatriz Artolazabal eta Ramiro Gonzalez, gaur, Gasteizen ©L. Rico / Efe

Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek

Edurne Begiristain

EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu.

 ©MARISCAL / EFE

«EAJk 40 urtez egin duen politikan dabil EH Bildu orain»

Xabier Martin

Kupoaren bost urterako akordioa da EAJren legegintzaldiko mugarri nagusietako bat, Sagastizabalen arabera. Nafarroako trafiko eskuduntzari ongietorria egin dio.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...