Albistea entzun

Memoria historikoa

Madrilgo Italiako enbaxadan, omenaldia 36ko gerran Francorekin borrokatu ziren italiarrei

Associazzione Nazionale Combattenti in Spagna ANCIS elkarteak antolatu du ekitaldia. Gerra hartan Italiako faxistek izan zuten esku hartzea bereziki larria izan zen Euskal Herrian. Regia Aeronauticak Hitlerren Condor legioarekin batera bonbardatu baitzituen, besteak beste, Durango eta Gernika.

Condor legioak eta Regia Aeronauticak bonbardata zituzten, besteak beste, Gernika eta Durango.
Condor legioak eta Regia Aeronauticak bonbardata zituzten, besteak beste, Gernika eta Durango. Berria

Asier Garcia Uribarri -

2015eko azaroak 4

La Directa agerkariak azaldu duenez, ANCIS elkarteko kideak Francorekin borrokatu ziren italiarrak omentzeko bost eguneko bidaia egiten ari dira Espainian. Falangek eta Hispano Latina fundazioak lagunduta egiten ari dira bidaia hori. Azaroaren 1ean heldu ziren Espainiara, eta, geroztik, frankismoaren monumentu nagusiak bisitatu dituzte, besteak beste, Erorien Harana, San Antonioren kripta Zaragozan eta Toledoko gotorlekua. Birako azken ekitaldia gaur egitekoak ziren Italiak Madrilen duen enbaxadan, herrialdi hartako indar armatuen egunarekin bat eginez. Espainian bizi diren hainbat italiarrek Change.org bidez sinadura bilketa abiarazi zuten ekitaldia enbaxadan ez ospatzeko.

Napoleonen taktika militarrei aire armada gehitu zioten lehen gatazka armatua izan zen 36ko gerra. Borrokatze hartan herritarren aurkako bonbardaketa sistematikoak egin zituzten. Hitlerren Condor legioak eta Mussoliniren Regia Aeronauticak eraman zituzten aurrera eraso horiek. Euren helburua ahal bezain beste hildako eragitea zen, arerioa beldurtu eta morala galdu zezan.

Pietro Sebastiani 2013an izendatu zuten Italiako enbaxadorea Madrilen. Urte berean, hainbat elkartek 36ko gerran borrokatu zuten boluntario antifaxistak omendu zituzten Madrilen. Antolakuntzak enbaxadako arduradunak gonbidatu zituen ekitaldira, baina hauek ez zuten onartu.  Enaxadorearen idazkariaren arabera ekitaldia "politikoegia" zen.

Era berean, 2008an Pasquale Terraciano zen Italiako enbaxadore. Urte hartan berak parte hartu zuen, Umberto Castelli enbaxadako militar atxikia eta Massimo Marcheti Zaragozako ohorezko kontsulordearekin batera, 36ko gerran hildako italiar faxisten omenez egindako ekitaldi batean. Zaragozako San Antonio Paduakoaren elizan Mussoliniren gobernuak ordandutako mausoleo bat dago, eta bertan, Espainiako gerran hildako italiar borrokalariak daude lurperatuta. Asociacion Juvenil Española eskuin muturreko taldeak ekitaldiko bideo bat grabatu eta Youtubera igo zuen. Bertan, Miguel Maria Andueza kapilauak eskertzen du Italiako enbaxadorearen presentzia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Alarma egoeraren osteko aroaz kezkaz ari dira EAJ eta EH Bildu

Maria Ortega Zubiate

Jaurlaritza erabakiak hartzeko «subiranoa» ez izateak funtsezko arazoak dakartzala azaldu du Otegik. Aldi baterako neurrien eske ari da Ortuzar
Galdakaoko ospitaleko (Bizkaia) ZIUko gune bat. ©MIGUEL TOÑA/ EFE

Ospitaleetako okupazioa gora doa, eta ezinegona adierazi dute agintariek

Edurne Begiristain-Ion Orzaiz Uxue Rey Gorraiz-Arantxa Iraola

740 lagun daude erietxeratuta birusak jota, azken bi hilabeteetako kopururik handiena. Urkulluk baztertu egin du, oraingoz, Labi bilerara deitzea. Nafarroako lau herri perimetralki itxiko dituzte
Cecilia Themme Afan, Carmen A.Cares Mardones eta Izaskun Landaida atzo, Gasteizen. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Andre migratuak eta arrazializatuak «giza kapitalaren» erreferente dira elkarteetan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako taldeetan jarduten duten hainbat emakume migratu eta arrazializaturi elkarrizketak egin dizkiete, feminismoa eta intersekzionalitatea ardatz. Landaidak goraipatu egin du lana, gogoeta bultzatzeagatik
Urretxindorra proiektuan parte hartutako mentore eta etorkin bat. ©COORDINADORA MENTORIA SOCIAL

Mentoretzak etorkinen gizarteratzea errazten duela ondorioztatu dute

Jone Bastida Alzuru

Mentoretzak dituen eraginak aztertzeko ikerketan parte hartu dute Gipuzkoako SOS Arrazakeriak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna