ALEMANIA

Helmut Schmidt kantziler ohia hil da

Alemaniako buruzagi sozialdemokrata historikoa 96 urterekin hil da, bere jaioterrian, Hanburgon. Aspalditik zituen bihotzeko arazoak eta irailean premiazko ebakuntza egin zioten buxadura batengatik. Uda honetan utzi zion erretzeari.

Kristina Berasain Tristan -

2015eko azaroak 10 08:02

Alemaniako Errepublika Federaleko bosgarren kantzilerra izan zen Helmut Schmidt; 1974etik 1982ra arte egon zen agintean. Europako Batasunaren eta euroaren aldeko defendatzaile sutsua izan da azkenera arte, politikatik erretiratuta bazegoen ere, eztabaida politiko eta ekonomikoetan autoritate bat izaten jarraitzen zuen. Paris-Berlin ardatza sendotzeagatik ere izango da gogoratua Schmidt; Valery Giscard d'Estaing Frantziako presidentearekin oso sintonia ona zuen, eta bien ekimenez sortu zen 1974an Europako Batzordea. Rhin ibaiaren bi ertzetan tentsioa inoiz baino ageriagoa denean hil da kantziler ohia.

Agintean izan zuen erronka nagusia, ordea, krisi ekonomikoari aurre egitea izan zen; 1970eko hamarkadako apalaldi ekonomikoa suspertzeko gaitasuna izan zuen. 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Bidenen ekitaldia Coconut Creeken (Florida AEB). Bere jarraitzaileek autoetatik jarrraitu dute hitzaldia. ©CRISTOBAL HERRERA-ULASHKEVICH / EFE

Pandemia kudeatzeko bi moduren erakusgarri

Paulo Ostolaza

Floridan daude Trump eta Biden, estatu gakoetako batean, baina kanpainako ekitaldi erabat kontrajarriak ari dira egiten han. Bidenek latinoamerikarren eta afroamerikarren botoa mobilizatu nahi du: «Trumpek asko hitz egiten du, baina bost axola die kubatarrek eta venezuelarrek».

 ©BERRIA

«Trumpek aldatu egin du hemen politika egiteko modua»

Arantxa Elizegi Egilegor - berriemale berezia

Egungo presidentearekiko «gurtza maila» inoiz ikusi gabekoa dela dio Gamarrak, eta ohartarazi du lau urteotan eta kanpainan bertan bizi izan duten tentsioa ez dela hauteskundeen ostean desagertuko.

Charles Michel Europar Kontseiluko presidentea, maskara janzten, prentsaurreko batean. ©OLIVIER MATTHYS / EFE

«Test eta txertoen batasuna» galdegin du Europar Kontseiluak

Gorka Berasategi Otamendi

Pandemiari aurre egiteko, Michelek ezinbestekotzat jo du estatuen arteko elkarlana eta koordinazioa. Antigeno testen erabilera orokortzea da EBren helburuetako bat

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna