Alemaniako Errepublika Federaleko bosgarren kantzilerra izan zen Helmut Schmidt; 1974etik 1982ra arte egon zen agintean. Europako Batasunaren eta euroaren aldeko defendatzaile sutsua izan da azkenera arte, politikatik erretiratuta bazegoen ere, eztabaida politiko eta ekonomikoetan autoritate bat izaten jarraitzen zuen. Paris-Berlin ardatza sendotzeagatik ere izango da gogoratua Schmidt; Valery Giscard d'Estaing Frantziako presidentearekin oso sintonia ona zuen, eta bien ekimenez sortu zen 1974an Europako Batzordea. Rhin ibaiaren bi ertzetan tentsioa inoiz baino ageriagoa denean hil da kantziler ohia.
Agintean izan zuen erronka nagusia, ordea, krisi ekonomikoari aurre egitea izan zen; 1970eko hamarkadako apalaldi ekonomikoa suspertzeko gaitasuna izan zuen.