Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Myanmar

Suu Kyiren alderdiak gehiengoa lortu du Myanmarren, eta presidentea izendatuko du

NLD Demokraziarako Liga Nazionalak 348 eserleku segurtatu ditu Myanmarko Kongresuan, botoen %84,6 zenbatuta.

San Suu Kyi, artxiboko irudi batean./
San Suu Kyi, artxiboko irudi batean./ LYNN BO BO/EFE

Berria.info -

2015eko azaroak 13

Diktaduraren aroa amaitu da Myanmarren, eta, NLD Demokraziarako Liga Nazionalak gehiengo osoa segurtatuta, presidentea izendatuko du Aung San Suu Kyi Bakearen Nobel saridunaren alderdiak. Kongresua osatzeko jokoan ziren 491 eserlekuetatik 348 eskuratu ditu oposizioak —238 Behe Ganberan eta 110 Goi Ganberan— botoen %84,6 zenbatuta, eta dagoeneko gainditu du gehiengoa ematen duen langa: 329 legebiltzarkide.

Myanmarko armadak eserlekuen %25 beretzat gordeak zituen: 162 Goi Ganberan eta 85 Behe Ganberan. Baina Suu Kyiren alderdiak lortutako garaipen argiarekin, nahikoa babes badauka NLDk presidentea hautatzeko.

Suu Kyi bera ezin izango da presidente izan, bere semeek atzerriko nortasuna baitute, eta herrialdeko buruzagi goren izendatzea eragozteko motibo gisa jasoa dago hori ad hoc prestatutako konstituzioan. Halaber, konstituzioa aldatzerik ere ez du izango Suu Kyiren alderdiak, Myanmarko armadak beto eskubidea daukalako.

Hala ere, presidente ez izanagatik herrialdeko jardun politikoa berak gidatuko duela esana dauka Suu Kyik.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Pakistango Lahore hirian atzo egin zuten manifestazio bateko irudi bat. ©RAHAT DAR / EFE

NBEk dirua eskatu du emakumeen eskubideen aldeko taldeentzat

Ander Perez Zala

Guterresek esan du gobernuek %50 handitu behar dutela mugimenduentzako funtsa 2026rako. Emakumeen eta nesken kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa «nagusitzat» jo du
Margaritis Schinas EBko migrazio politiken burua eta Matteo Piantedosi Italiako Barne ministroa, atzo, Bruselan. ©O. H. / EFE

Migrazio hitzarmen baten beharra berretsi dute EBko kideek

Gorka Berasategi Otamendi

Akordioa 2024ko maiatzerako nahi dute prest. Migratzaileen banaketa zehazteko sistema bat ezarriko luke

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia eta eurodiputatua, Europako Parlamentuan, Bruselan ©JULIEN WARNAND / EFE

Europako Parlamentuak esan du Puigdemontek «segur aski legez kanpo» eskuratu zuela eserlekua

Mikel O. Iribar

Generalitateko presidente ohiaren defentsak adierazi du sedizio delituaren erreformak «agerian» uzten duela buruzagi independentistek «jazarpen politikoa» pairatzen dutela.

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez, atzo, Espainiako Diputatuen Kongresuan, Madrilen. ©KIKO HUESCA / EFE

Sedizio delitua «europartzeko» asmoa azaldu du Pedro Sanchezek

MIkel O. Iribar

Espainiako presidenteak esan du konstituzioak 155. artikulua duela «etorkizuneko saiakerei aurre egiteko». JxCk «iruzurtzat» jo du PSOEk eta Podemosek aurkeztutako lege proposamena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.