Albistea entzun

parisko atentatuen ondorena

Frantziak EIren kontrako bonbardaketak egin ditu Sirian

Raqqa hirian egin ditu bart erasoak, ustez Estatu Islamikoak armak gordetzen dituen eraikinen kontra. Valls Frantziako lehen ministroak esan du eraso horiekin Estatu Islamikoa "suntsitzea" dutela helburu.

Frantziako armadaren hegazkina bat, atzo, Siriara bidean./
Frantziako armadaren hegazkina bat, atzo, Siriara bidean./ ECPAD / HANDOUT

Berria -

2015eko azaroak 16

Frantziako Defentsa Ministerioaren arabera, jihadistak trebatzeko gune bat deuseztatu dute. Hogei bonba jaurti dituztela adierazi dute, eta hamar eraikin eraitsi dituztela. Tartean arma biltegiak zeudela esan dute ministerioaren berri iturriek. 

Bart gaueko eraso horiek Fantziak Sirian orain arte egin dituen gogorrenak dira. AEBen laguntzarekin egin ditu, eta, besteak beste, Saudi Arabiak Jordanian dituen base militarrak baliatu dituzte. Hamabi hegazkin militarrek egin dituzte bonbardaketak. Ez dute adierazi erasoek biktimarik eragin dutenik. 

Manuel Valls Frantziako lehen ministroak esan du eraso horiekin Estatu Islamikoa "suntsitzea" dutela helburu. Izan ere, lehen ministroaren arabera Sirian pentsatu eta erabaki zen Parisko atentatua.

Cameron, argudio bila

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak ez dio eskatuko parlamentuari Sirian egiten ari diren bonbardaketak zabaltzeko. Aurrena, alderdi politikoen artean kontsentsua bilatu nahi du: "Jende gehiago konbentzitu behar dut horren alde", zehaztu du.

Gaur, G-20koen bileraren harira, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin biltzekoa da Siriaz hitz egiteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Poliziaren indarkeriaren kontrako manifestazio bat, atzo, Atlantan, Georgia estatuko hiriburuan. ©ERIK S. LESSER / EFE

Poliziak Nicholsi eman zion jipoiak protestak piztu ditu AEBetan

Gorka Berasategi Otamendi

Ostiralean publiko egin zituzten bost poliziak gazte afro-amerikarrari eman zioten jipoiaren irudiak. Grabazioetan ikusten denez, bortizki jo zuten, baita aurre egiteko aukerarik ez zuenean ere

 ©EMILIA GUTIERREZ / LV

«Ezohiko egoera bat sortu dugu: epaileek iritzia ematen dute guztiaren inguruan»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Espainiako botere judizialak joera erreakzionarioa hartu duela uste du Pedro Vallinek, eta hori ez dela kasualitatea. Azaldu du Espainiako Estatuak bere iraupena arriskuan ikusten badu demokrazia «etsaitzat» eta «mehatxutzat» har dezakeela.
Greziatik kanporatutako migratzaile talde bat, baltsa batean, Turkiako kostazainen esku gelditzear. ©ERDEM SAHIN / EFE
Jerusalemgo atzoko erasoan zauritutako bat, esku ohe batean. ©A. SAFADI / EFE

Bi israeldar larri Jerusalemen izandako beste eraso batean

Berria

Erasotzailea 13 urteko nerabe palestinar bat da, Israelgo Poliziaren arabera. 42 lagun atxilotu dituzte Zisjordanian

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.