AUZITEGIAK

Aritxulegiko omenaldiaren harira epaitutakoak absolbitu egin dituzte

Xabier Iragorri, Ramon Gaztelumendi, Joakin Izagirre eta Itziar Iñarrari absoluzioa eman die Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Irudian, guardia zibilak Aritxulegiko txapak eta estakak kentzen. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 27a
17:22
Entzun

Iaz, Gipuzkoako Aritxulegi basoan antolaturiko ekitaldi baten harira epaitu zituzten Xabier Iragorri (64 urte), Erramun Sagarzazu (49), Ramon Gaztelumendi (49), Joakin Izagirre (63) eta Itziar Iñarra (55). ETA gorestea egotzita inputatu zituzten. Haiek atxilotu egin zituzten iaz, eta beste sei laguni deklarazioa hartu zieten. Sagarzazu Frantzian preso dagoela-eta, ez zuten epaitu.

Iragorri, Gaztelumendi, Izagirre eta Iñarraren kontra urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen zuen fiskaltzak. Erramun Sagarzazurentzat, berriz, bi urteko kartzela zigorra. Memoriarako eskubidea defendatu zuten epaiketan.

2014ko ekainaren 3an atxilotu zituen Guardia Zibilak, Oiartzunen (Gipuzkoa), Aritxulegin "ETA goretsi" zutelakoan, zuhaitz batzuk landatu eta haietan azkeneko 40 bat urtean hil diren militante independentisten izenak jarrita. Haritz izena eman zioten operazioari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.