Iaz, Gipuzkoako Aritxulegi basoan antolaturiko ekitaldi baten harira epaitu zituzten Xabier Iragorri (64 urte), Erramun Sagarzazu (49), Ramon Gaztelumendi (49), Joakin Izagirre (63) eta Itziar Iñarra (55). ETA gorestea egotzita inputatu zituzten. Haiek atxilotu egin zituzten iaz, eta beste sei laguni deklarazioa hartu zieten. Sagarzazu Frantzian preso dagoela-eta, ez zuten epaitu.
Iragorri, Gaztelumendi, Izagirre eta Iñarraren kontra urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen zuen fiskaltzak. Erramun Sagarzazurentzat, berriz, bi urteko kartzela zigorra. Memoriarako eskubidea defendatu zuten epaiketan.
2014ko ekainaren 3an atxilotu zituen Guardia Zibilak, Oiartzunen (Gipuzkoa), Aritxulegin "ETA goretsi" zutelakoan, zuhaitz batzuk landatu eta haietan azkeneko 40 bat urtean hil diren militante independentisten izenak jarrita. Haritz izena eman zioten operazioari.