Albistea entzun

Literatura

Pio Caro Baroja idazle eta dokumentalgilea hil da

Pio Baroja idazlearen iloba eta Julio Caro Baroja historialari eta antropologoaren anaia zen, eta haien lanaren zabalkundea bultzatu zuen.

Pio Caro Baroja, Berako Itzea etxeko atarian.
Pio Caro Baroja, Berako Itzea etxeko atarian. Jagoba Manterola / Argazki Press

Juan Luis Zabala -

2015eko azaroak 30

Pio Caro Baroja idazle eta dokumentalgilea gaur hil da, 87 urte zituela. Folklorearen inguruko dokumentalak zuzentzeaz eta gai askoren inguruko liburuak idazteaz gain, lan asko egin zuen Pio Baroja idazlearen eta Julio Caro Baroja historialari eta antropologoaren obren zabalkunderako; osaba zuen bata, anaia bestea.

1928an jaio zen Pio Caro Baroja, Madrilen, eta Mexikora erbesteratu zen gaztetan. Ikus-entzunezkoen arloko ikasketak egin zituen han, eta, Espainiara itzuli zenean, Pio Baroja osaba hil eta gero, Espainiako eta Euskal Herriko folkloreari eta tradizioei buruzko dokumentalak filmatzen hasi zen, NO-DO sailerako lehenik, Espainiako Telebistarako gero.

Liburu asko idatzi zituen. Honako hauek, besteak beste: La soledad de Pío Baroja (Mexiko); Esos cojos del camino (Mexiko); El neorrealismo cinematográfico italiano (Mexiko); Las estructuras fundamentales del cine (Mexiko); Imagen y derrotero de Ricardo Baroja (Bilboko Arte Ederren Museoa, 1987); El romancillo del tío Miguelillo (Malaga, Espainia); Canciones de ida y vuelta (Malaga, Espainia); El Gachupín (México, 1992); El Gachupín. En busca de la juventud perdida (Pamiela, Iruñea, 1995); Itinerario sentimental (Guía de Itzea) (Pamiela, 1996); El águila y la serpiente (Pamiela, 1997); La barca de Caronte (Pamiela, 1998) eta Recuerdos de un documentalista (Pamiela, 2002).

Haizegua. El viento sur poema liburua ere argitaratu zuen (Pamiela, 1994). Pio Caro Barojak idatzitako poemak jasotzen ditu liburu horrek, jatorrizko bertsioaren ondoan —gaztelaniazkoa— euskarazkoa dutela. Poema haiek Martin Indaburu izeneko alegiazko idazle bati egotzita eta jatorriz euskaraz idatziak balira bezala argitaratu zituen Pio Caro Barojak, haien gaztelaniazko itzulpen lana Juan Garmendia Larrañaga etnologo eta antropologo adiskideak egin zuela esanez. Harrera kritiko ona izan zuen poema liburu hark. Gero aitortu zuen poemak berak idatziak zirela, eta euskarazko itzulpenak Eduardo Gil Berak egin zituela. Jolas bat izan hura Pio Caro Barojarentzat, "dibertimentu bat", Alberto Barandiaran kazetariari aitortu zionez.  

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Joanes Illarregi, bigarren final-laurdeneko irabazlea, gaur Arrasatek saioan. ©Andoni Canellada/FOKU

Joanes Illarregik irabazi du Arrasateko saioa

Miren Mujika Telleria

678 puntu bilduta lortu du lehen postua. Saioa Alkaiza izan du atzetik, bost punturen aldearekin.

Alaia Martin, gaurko saioa. ©Bertsozale Elkartea

Alaia Martinek irabazi du lehenengo final-laurdena

Miren Mujika Telleria

Nerea Elustondo sailkatu da bigarren Getxon (Bizkaia) jokatutako saioan

Laura Mora, <em>Los reyes del mundo</em> filmeko zuzendaria (eskuinean), filmeko lantaldeko kideekin, atzo, Kursaaleko amaiera galan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

'Los reyes del mundo'-k irabazi du Urrezko Maskorra

Ainhoa Sarasola - Mikel Lizarralde

Laura Mora zuzendari kolonbiarrak bere herrialdeko bost gazteren istorioarekin eskuratu du jaialdiko sari nagusia. Genki Kawamura japoniarrarentzat izan da Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...