Ekialde Hurbila

Hiru palestinar hil dituzte tiroz Zisjordanian eta Gazan

Bi palestinar manifestazioetan hil dituzte; hirugarrena, autoarekin kontrol baten aurka jo ostean hil dute.

Hainbat palestinar, Uday Irsheiden hilotza daramatela. ABED AL HASHLAMOUN, EFE
Ainhoa Oiartzabal Azketa.
2015eko abenduaren 11
11:09
Entzun

Soldadu israeldarrek palestinar bat hil dute tiroz Jal Jul herrian, Hebron iparraldean (Zisjordania). Iturri ofizialen arabera, segurtasun indarren kontrol baten aurka jotzen saiatu da palestinarra eta militarrek tiroz hil dute. Omar al Hroub izena zuen, eta 55 urte zituen.

Hebronen bertan beste palestinar bat hil dute tiroz; Uday Irsheid 24 urteko gaztea. Hamas mugimenduaren sorreraren urtemuga ari ziren ospatzen Israelgo soldaduekin istiluak sortu direnean.

Gazan ere manifestazio batean hil dute beste palestinar bat: 41 urteko Sami Shawqi Mahdi. Maan berri agentziaren arabera, beste zazpi palestinar zauritu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.