EUSKARA

'#Memelariak', ekoizpen betean

Bagera euskaltzaleen elkarteak Memelariak lehiaketa jarri du martxan. Gero eta gehiago dira parte hartzaileak.

2015eko abenduaren 15a
12:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Besteak beste, umorerako plaza handia dira sare sozialak. Kirol ekitaldi, eztabaida politiko eta abarrek beren B aldea dute sare sozialetan, umorez eginiko iruzkinekin sarri. Memeak dira horren hamaikagarren adierazpena, soil-soila gainera: irudi bat eta esaldi bat.

Euskarazko "memegintza" sustatzeko, lehiaketa abiatu du Bagera euskaltzaleen elkarteak, Ez izan memelo, eta izan memelari izenburupean. Helburua umorea erabiliz euskarazko memeak sortzea da: "Interneten azken aldian euskara nahiko bizi dabilela esan dezakegu, hala nola sare sozialetan eta Bagera elkarteak umorea ardatz hartuta euskarazko memeak sortzea bultzatu nahi du jendartea. Betiko euskal eredu tradizionaletatik haratago euskaraz umorea erabiliz produktu berritzaileak sortu eta erabiltzea".

Euskarazko memeak Twitter bidez #memelariak traolarekin zabaltzera deitu du elkarteak, eta hiru onenak sarituko ditu. Abenduaren 24a da parte hartzeko azken eguna. Adibide gisara, jarraian, jada sareratutako batzuk:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.