euskal presoak

"Haustura demokratikoa" eskatu du Sortuk presoak "etxera" ekartzeko

Euskal presoen sakabanaketa salatzeko, martxa egin dute eguerdian Martuteneko espetxera.

Martuteneko espetxera egin duten martxaren irudi bat. SORTU
Ainhoa Oiartzabal Azketa.
2015eko abenduaren 27a
07:44
Entzun 00:00:0000:00:00

Askatasunaren bidean, euskal preso politikoak etxera lelopean, hainbat lagunek hartu dute parte Donostiatik zein Hernanitik abiatu diren bi giza kateetan. Biak ala biak Martuteneko espetxe atarian elkartu dira.

Amaia Izko euskal presoen abokatuak eta Sortuko eledunak adierazi du iragan igandeko emaitzek argi eta garbi erakutsi dutela Espainiarekin "hautsi" egin behar dela: "Ez dute demokraziarako, bakerako, herri bezala dagozkigun eskubideak aitortzeko aukerarik utzi. Independentzia da bidea;  gakoa Euskal Herrian dago".

Bide horretan, preso eta iheslari guztien etxeratzea bilatuko du Sortuk. Eta lehen urrats gisa, haien euskal herriratzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.