Memoria historikoa

Gudari baten gorpuzkiak atera dituzte lurpetik Urkullu mendian

Pako Etxeberria antropologoak zuzendutako talde batek atera ditu lurpetik, ustez 1937an hildako gudariaren gorpuzkiak.

Gudari baten gorpuzkinak atera dituzte lurpetik Larrabetzun. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urtarrilaren 2a
08:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Urkullu mendian, Larrabetzun (Bizkaia), lanean aritu dira gaur goizetik ustez 1937an hildako gudari baten gorpuzkiak ateratzeko. Lanak Pako Etxeberria antropologoak zuzendu ditu. Harekin batera, bertan izan dira, Biktimetarako eta Giza Eskubideetarako zuzendari Monika Hernando eta Larrabetzuko alkate Iñigo Gaztelu. Aranzadik ohartarazi du zail izango dela hilotza identifikatzea.

Aurkikuntza, ordea, joan den abuztuan egin zuten Aranzadiko teknikariek. Gorpuzkinez gain, gerra garaiko hainbat material ere topatu zituzten inguru berean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.