Urkullu mendian, Larrabetzun (Bizkaia), lanean aritu dira gaur goizetik ustez 1937an hildako gudari baten gorpuzkiak ateratzeko. Lanak Pako Etxeberria antropologoak zuzendu ditu. Harekin batera, bertan izan dira, Biktimetarako eta Giza Eskubideetarako zuzendari Monika Hernando eta Larrabetzuko alkate Iñigo Gaztelu. Aranzadik ohartarazi du zail izango dela hilotza identifikatzea.
Aurkikuntza, ordea, joan den abuztuan egin zuten Aranzadiko teknikariek. Gorpuzkinez gain, gerra garaiko hainbat material ere topatu zituzten inguru berean.