Noiz sortua: 2016-01-18 07:27:57

EPAITEGIAK

Gorenak artxibatu egin du abokatu ugarik Velascoren aurka jarritako salaketa

"Prebarikatzea" egotzita salatu zuten Auzitegi Nazionaleko epailea.

Arantza Zulueta beste zazpi lagunekin batera atxilotu zuten 2014ko urtarrilean.
Arantza Zulueta beste zazpi lagunekin batera atxilotu zuten 2014ko urtarrilean. Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Berria -

2016ko urtarrilak 18

Hamalau abokatuk jarri zuten salaketa; tartean, EH Bilduko senatari Iñaki Goioagak eta Jon Enparantza eta Arantza Zulueta presoek. Abokatuek argudiatu zuten "existitzen ez ziren" delituak egotzi zizkiela Velascok, eta, abokatuen kontra 2014ko urtarrilean eginiko polizia operazioan atxiloaldia luzatuta, beren eskubide konstituzionalak urratu zituela.

Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi du Velasco epaileak ez zuela deliturik egin, "ez zuelako urratu inolako berme konstituzionalik". Operazio "konplexua" izan zela, lagun ugari atxilotu zituztela eta hainbat miaketa egin zirela gogorarazi du auzitegiak; "beraz, egokia zen horien emaitzei itxarotea atxilotuak aske uztea edo ez erabakitzeko.

2014ko urtarrilaren 8an atxilotu zituzten Zulueta eta Enparantza, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) beste sei bitartekarirekin batera.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 4an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zortzi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bederatzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.607 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.086 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Maria Txibite, Manu Aierdi eta Elma Saiz kontseilariekin parlamentutik ateratzen. ©Idoia Zabaleta, Foku

Mugaz bi aldeetako bidaiak errazteko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Berria

Navarra Sumaren abstentzioarekin eta bertze alderdi guztien baiezko botoarekin onartu dituzte neurriak. Bertzeak bertze, 50.000 eurorainoko diru laguntzak onartu dituzte kultura ogibide dutenentzat, eta alokairua ordaintzeko diru laguntzak hamabi hilabetez luzatuko dizkiete autonomoei eta aldi baterako enplegu erregulazioan daudenei. 

Martin Ugalde Foroa: Euskara ere normalitaterantz?

Euskararen lekuaz normaltasun berrian, Martin Ugalde Foroan

Berria

Josu Amezagak, Idurre Eskisabelek eta Amelia Barquinek hartu dute parte Kontseiluak sustatutako mahai inguruan, Andoainen. BERRIAn osorik ikusteko aukera dago.

Elkarrizketa: Ana Galarraga eta Miren Basaras

«Zabaltzen jarraitu behar dugu ez dakigula benetan zer gertatuko den»

Jakes Goikoetxea

Asko dakite SARS-CoV-2 birusari eta COVID-19aren izurriteari buruz, baina, asko jakinda ere, zuhurtziaz jokatzen dute, ez baitakite zer gertatuko den epe laburrean eta luzera begira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna