Hamalau abokatuk jarri zuten salaketa; tartean, EH Bilduko senatari Iñaki Goioagak eta Jon Enparantza eta Arantza Zulueta presoek. Abokatuek argudiatu zuten "existitzen ez ziren" delituak egotzi zizkiela Velascok, eta, abokatuen kontra 2014ko urtarrilean eginiko polizia operazioan atxiloaldia luzatuta, beren eskubide konstituzionalak urratu zituela.
Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi du Velasco epaileak ez zuela deliturik egin, "ez zuelako urratu inolako berme konstituzionalik". Operazio "konplexua" izan zela, lagun ugari atxilotu zituztela eta hainbat miaketa egin zirela gogorarazi du auzitegiak; "beraz, egokia zen horien emaitzei itxarotea atxilotuak aske uztea edo ez erabakitzeko.
2014ko urtarrilaren 8an atxilotu zituzten Zulueta eta Enparantza, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) beste sei bitartekarirekin batera.