Albistea entzun

Soziometroa

EAJk irabaziko lituzke EAEko bozak, eta Ahal Dugu litzateke bigarren indarra

EH Bilduk sei parlamentari galduko lituzke, eta hamabost legebiltzarkiderekin geldituko litzateke. Ahal Dugu-k hemezortzi legebiltzarkide lortuko lituzke, lurralde bakoitzean sei.

EAJko kideak Espainiako bozetako emaitzak jakin osteko agerraldian, joan den abenduan.
EAJko kideak Espainiako bozetako emaitzak jakin osteko agerraldian, joan den abenduan. Aritz Loiola / Argazki Press

Oihana Elduaien -

2016ko otsailak 16

Eusko Jaurlaritzak egiten duen soziometroaren arabera, udazkenean egitekoak diren hauteskundeak EAJk irabaziko ditu berriro. Urtarrilaren 25etik otsailaren 2ra 2.310 herritarri galdera eginda atera dituzten datuen arabera, 24 eserleku lortuko ditu alderdi jeltzaleak, eta Ahal Dugu izango da bigarren indarra, hemezortzi legebiltzarkiderekin. EH Bilduk hamabost eserleku lortuko ditu; PSE-EEk, bederatzi; PPk, zortzi: eta Ciudadanosek, bat.

Datu horien arabera, hiru eserleku galduko ditu EAJk —bana lurralde bakoitzean—, sei EH Bilduk —bina lurralde bakoitzean—, zazpi PSE-EEk eta bi PPk. UPDk galdu egingo luke egun daukan legebiltzarkidea.

Aurreikuspenaren arabera, EAJk sei eserleku (botoen %22,1) lortuko ditu Araban, Ahal Dugu-k bezala (%21,3); PPk, bost (%17,3); EH Bilduk, lau (%17,1); PSEk, hiru (%11,8); eta Ciudadanosek, bat (%5). Bizkaian, hamar legebiltzarkide EAJk (%35,7), sei Ahal Dugu-k (%19,9), lau EH Bilduk (%15,5), hiru PSE-EEk (%11,6) eta bi PPk (%8,7). Eta Gipuzkoan, zortzi EAJk (%28,2), zazpi EH Bilduk (%25,9), sei Ahal Dugu-k (%21,1), hiru PSE-EEk (%12,8) eta bat PPk (%5,3).

Jaurlaritzaren inkestaren arabera, gainera, parte hartzeak gora egingo luke, ia-ia %70era iritsiz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pello Otxandiano EH Bilduko Programa zuzendaria, indar subiranistak martxoaren 30ean Bilboko Euskaldunan egin zuen ekitaldian. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Lidergo kooperatiborako» deia

Jon O. Urain

EH Bilduk Euskal Eredua agirian jaso du datozen urteetarako egitasmo politikoa. Haren diagnostikoa da «inertziak kudeatzen» ari direla baina «norabide berri bat» behar dela
Pedro Sanchez, gaur goizeko agerraldian. ©FERNANDO ALVARADO / EFE

Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko asmoa adierazi du Sanchezek

Iosu Alberdi

CNIk egindako espioitzak defendatu ditu, eta gainerakoen gaineko erantzukizun oro ukatu.

 ©THEOPHILE CADRAN

«Zerbait gertatzen ari da 'Hipotesi demokratikoa'-rekin»

Ekhi Erremundegi Beloki

Pozik eta harrituta mintzo da Thomas Lacoste dokumentalak Ipar Euskal Herrian eta Frantzian izandako harrerarekin. Euskal gatazkaren eraldatzea landu du, historiografiari ekarpena egiteko.
Pablo Gonzalez kazetaria ©efem0565 /Efe

Pablo Gonzalezen eskubideen urraketa arbuiatu du Eusko Legebiltzarrak

Edurne Begiristain

EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adierazpen bateratu bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean. Kezka agertu dute Poloniako agintariak  «neurririk gabe erabiltzen» ari direlako kazetariaren behin-behineko atxiloaldia, eta instituzioei eskatu diete urratsak egiteko haren aurkako auziak «berme guztiak» izan ditzan. 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...