Euskal Presoak

Iñaki Bilbaoren senideek istripua izan dutela salatu du Etxerat-ek

Asteburuan gertatu zen ezbeharra, Arkautin (Araba). Aurtengo bigarrena da. Elkarretaratzeak antolatu dituzte hiriburuetan.

Agerraldia egin du Etxerat-ek gaur Gasteizen. ETXERAT
2016ko otsailaren 23a
07:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat elkarteak jakinarazi du joan den asteburuan Iñaki Bilbao euskal presoaren senideek istripua izan zutela, Arkautin (Araba), hura ikustera zihoazenean. "Sakabanaketak eragindako bigarren istripua izan da", salatu du elkarteak, Gasteizen egindako agerraldi batean. "Guk bidaiatzen jarraituko dugu; hori da bisitak egiteko eskubidearengatik ordaindu behar dugun prezioa. Baina erantzukizuna ez da gurea; hori beste batzuei dagokie".

Hala, Bilbaoren senideek izandako istripua salatzeko elkarretaratzeak antolatu ditu elkarteak: gaur 19:00etan Bilboko Areatzan, eta bihar ordu berean Donostiako udaletxe aurrean eta Gasteizen Andre Maria Zuriaren plazan. Iruñean atzo egin zuten protesta, PPren egoitzaren aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.