ATXILOKETA

Nekane Txapartegi atxilotu dute Suitzan

Haren estradizioa eskatu zuen Espainiako Gobernuak iazko ekainean. 18/98 sumarioan sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Torturak salatu zituen.

Nekane Txapartegi, Askatasunak, Gurasoak elkarteak eta Torturaren Aurkako Taldeak 2006an eginiko agerraldi batean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 6a
07:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Operazioak zabalik jarraitzen duela jakinarazi du Espainiako Barne Ministerioak. Gobernuaren arabera, Espainiako Poliziak eta Suitzako Polizia Federalak elkarlanean Zurichen eginiko operazio batean atxilotu dute.

18/98 sumarioko Xaki atalean auzipetu zuten Txapartegi, eta epaiketan salatu zen torturapean deklaratu zuela. Azaldu zuenez, Intxaurrondoko kuarteleko guardia zibilek atzeman zuten, eta Tres Cantoseko komisarian elektrodoak eta poltsa ezarri zizkioten. Bortxatu ere egin zuten, baina auzitegi medikuari ez zion gertatutakoaren berri eman (bideoa, gaztelaniaz).

[Youtube]https://youtu.be/8Y67p5TR4pM[/Youtube]

Haren aurkako euroagindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 2012ko abenduaren 3an. ETArekin lotura duelakoan atzeman dutela nabarmendu du Barne Ministerioak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.