auzitegiak

Arraizek legebiltzarkide kargua utzi beharko du, eta ezingo da izan hautagai hauteskundeetan

Bi urteko kartzela zigorra eta inhabilitazioa ezarri dio epaileak EH Bilduko legebiltzarkideari. Herri akusazioek ez dute helegiterik aurkeztuko.

Hasier Arraiz, epaiketara sartzen, pasa den astean. /
Hasier Arraiz, epaiketara sartzen, pasa den astean. / Luis Tejido/Efe

Berria -

2016ko maiatzak 17

Segura auziko beste 35 inputatuen kasuan erabilitako bidea baliatuta, bi urteko kartzela zigorra eta inhabilitazioa ezarri dio epaileak Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkideari. Ondorioz, legebiltzarkide kargua utzi beharko du Arraizek, eta ezingo da hautagai izan datozen hauteskundeetan, baina ez du kartzelara joan beharko.

Arraizek akusazioak onartu zituen maiatzaren 9ko epaiketan –Batasuna legez kanpoko alderdikoa zela onartuta, ETAko kidea izatea; "haren esanetara parte hartze aktiboa izan zuen" Arraizek, epaiaren arabera—. Halaber, indarkeriaren aurkako konpromisoa berretsi zuen eta, horrela, ETAren indarkeriaren biktimen sufrimendua erreparatzen laguntzeko borondatea azaldu zuen. 2006-2007an Arabako Batasuneko koordinatzailetzat jo du epaiak, baina aitortu du alderdian "erabilitako bitartekoak" ez zirela "larriak" izan eta ez zuela "kale erasoetan" parte hartu, baizik eta bileretan, diskurtsoetan, prentsaurrekoetan, elkarrizketetan, manifestazioetan, kontzentrazioetan, eta hautekeskundeetako eta politikako ekitaldietan.

AVT eta Dignidad y Justicia herri akusazioek jakinarazi dute ez dutela helegiterik aurkeztuko. Daniel Portero Dignidad y Justiciako presidenteak esan du "espero" zutela horrelako epai bat, "gaur egun Justizia bide horri ari delako jorratzen". Uste du helegiteak ez lukeela aurrera egingo. Antonio Guerrero AVTko abokatuak ere iragarri du ez dutela epaiaren aurkako helegiterik aurkeztuko, "oso zaila" luketelako aurrera ateratzea.

Joan den maiatzaren 9an egin zuten Arraizen aurkako epaiketa, eta 04/08 sumarioko gainontzeko auzipetuek egin moduan, hark ere onartu egin zituen bere aurkako karguak. Fiskaltzak sei urtetik bira jaitsi zuen espetxe eta inhabilitazio eskaera. Aldiz, herrri akusazioek ez zuten akordioa onartu, eta hamar urteko kartzela zigor eskaerari eutsi zioten; AVTko abokatua prest agertu zen zigor eskaera bost urtera murrizteko.

Herri akusazioen jarrera "inkoherentea" salatu izan du Iñigo Iruin abokatuak. Gogoratu du Arraiz ez zutela Auzitegi Nazionalean epaitu legebiltzarkidea delako eta, beraz, EAEko Auzitegi Nagusiari dagokiolako hura epaitzea, "baina legebiltzarkide izan ez balitz, bera ere urtarrilean egindako akordio horren barruan egongo zatekeen".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Aran Erasun, Aitziber Blanco, Aizpea Goenaga eta Felix Arrieta. ©JON URBE / FOKU

Bizikidetzaren lurra goldatzen

Jon O. Urain

Bost urteko bidea egin du bizikidetzaren aldeko Donostiako Herritar Foroak. Euskal gatazkari eta nork bere jokaerei begiratzeko plaza izan da kideentzat; hitza hartzeko bezainbat, entzuteko.
Gorka Urtaran, alkatea izendatzeko udalbatzan, 2019ko ekainean. ©E. P. / FOKU

Gasteizko aurrekontuak adostu dituzte Urtaranen gobernuak eta EPk

Jon O. Urain

Elkarrekin taldeko zinegotzien abstentzioari esker onetsiko dira kontuak. Azpiazu eta Gorrotxategi hirugarrenez batzartuko dira, gaur
Sare plataformak deituta joan den larunbatean eginiko mobilizazioetako bat; Irudian, Gasteizkoa. ©Endika Portillo / Foku

Beste hiru preso gerturatuko dituzte, eta bat Euskal Herriratuko dute

Jon O. Urain

Jon Bienzobas, Aitor Agirrebarrena eta Iñaki Etxeberria gerturatuko dituzte, eta Patxi Markes Euskal Herriratu. Unai Fanori hirugarren gradua eman diote.

 ©Juan Carlos Ruiz / Foku

«Ona da kritikoak izatea, baina ez hiperkritikoak izatea»

Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza

2007an izendatu zuten, lehenengoz, Gipuzkoako ahaldun nagusi, eta, 2011tik 2015era oposizioan egon ondoren, hamargarren urtea betetzen ari da karguan. Markel Olano arduratuta dago egungo egoerarekin, baina sinetsita dago bide onean ari direla lanean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna