Herenegungo atentatuaren inguruko zenbait xehetasunen berri eman du Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak. Hain justu, eztandarazi zuten furgonetan 50 kilo lehergai zeudela jakinarazi du, baina oraindik ez dakitela zein motatakoa den.Ripak azaldu du lehergai kantitate txikiagoetan edo leku itxiagoetan erabiltzen direnean errazagoa dela sustantzia zehatza identifikatzea, baina Doneztebeko atentatua eremu ireki batean egin zutela eta lehergai kantitate handia erabiliz. Hori argitze lanak zailtzen ari dela erantsi du.
Bordatxo dantzalekuari eragindako kalteak oso handiak direla azaldu du, eta horrez gain, alboko baserri baten egitura hondatu duela, eta, halaber, inguruko hamabost etxebizitzatan, merkataritzarako bost lokaletan, osasun zentroan, posta bulegoan, eskola publikoan, bi lojatan eta garaje batean eragin zituela kalteak.
Herenegungo atentatuan erabilitakoa "bonba handia" dela adierazi du Ripak, baina gogorarazi du GAra -ra eta DYAra hotseginez ETAk ordu eta laurden lehenago abisua eman izanak "nahñiko gertagaitz" bihurtu zuela inor zauritzeko aukera.
Atentatua Donezteben