Herenegungo atentatuaren inguruko zenbait xehetasunen berri eman du Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak. Hain justu, eztandarazi zuten furgonetan 50 kilo lehergai zeudela jakinarazi du, baina oraindik ez dakitela zein motatakoa den.Ripak azaldu du lehergai kantitate txikiagoetan edo leku itxiagoetan erabiltzen direnean errazagoa dela sustantzia zehatza identifikatzea, baina Doneztebeko atentatua eremu ireki batean egin zutela eta lehergai kantitate handia erabiliz. Hori argitze lanak zailtzen ari dela erantsi du.
Bordatxo dantzalekuari eragindako kalteak oso handiak direla azaldu du, eta horrez gain, alboko baserri baten egitura hondatu duela, eta, halaber, inguruko hamabost etxebizitzatan, merkataritzarako bost lokaletan, osasun zentroan, posta bulegoan, eskola publikoan, bi lojatan eta garaje batean eragin zituela kalteak.
Herenegungo atentatuan erabilitakoa "bonba handia" dela adierazi du Ripak, baina gogorarazi du GAra -ra eta DYAra hotseginez ETAk ordu eta laurden lehenago abisua eman izanak "nahñiko gertagaitz" bihurtu zuela inor zauritzeko aukera.
Atentatua Donezteben
Bordatxo dantzalekuaren aurkako bonbak 50 kilo lehergai zituen
Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkari Vicente Ripak azaldu duenez, Doneztebeko (Nafarroa) Bordatxo dantzalekuaren atarian ETAk zartarazitako bonbak 50 kilo lehergai zituen. Lehergaia zein motatakoa zen ez dutela oraindik argitu zehaztu du. Leherketak kalte handiak eragin ditu dantzalekuan —eraitsi egin beharko dutela adierazi zuen atzo jabeak—, eta horrez gain, alboko baserri bati egiturazko kalteak, eta inguruko etxe, saltoki eta lokaletan hainbat hondamen egin dituela agertu du Ripak. Eztanda baino ordu eta laurden lehenago ETAk abisua eman izanak inor zauritzea "nahiko gertagaitza" egin zuela erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu