GIZARTEA

Orion gizon bat hil da, abere batek mendian jota

Kukuarrin gertatu da ezbeharra. Beste pertsona bat zaurituta dago.

Garikoitz Goikoetxea.
2016ko abuztuaren 29a
14:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Larrialdi zerbitzuetan 17:45ean jaso dute larrialdiko abisua. Orion gertatu da (Gipuzkoa), Kukuarri inguruan. Ertzaintzako iturriek BERRIAri azaldu diotenez, bi lagun jo ditu abere batek —ez dakite behia edo zezena zen—. Horietako bat bertan hil da kolpearen ondorioz.

Gizon horrekin zihoan beste pertsona bat ere zauritu egin da. Hark eman du abisua larrialdietan, eta ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!