Albistea entzun

Komunikabideak

Euskalerria Irratiaren helegitea onartu, eta Nafarroako Gobernuaren lizentzia banaketa baliogabetu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi du Nafarroako Gobernuak 1998an egindako irrati lizentzien banaketa, Euskalerria Irratiaren helegitea onartuz. Foru Gobernuak ez du erabakiaren aurkako helegiterik aurkezterik. Esleipen hartan, Nafarroako Unibertsitate pribatuak eta NET 21 enpresak jaso zuten emititzeko baimena.

Berria -

2005eko abenduak 29
Albistea =i Diario de Navarra=i egunkariaren bitartez ezagutu da, aldeek oraindik ez baitute ebazpenaren jakinarazpen ofizialik jaso. Kazeta horrek argitaratutakoaren arabera, epaileek uste dute banaketa prozesuan Angel Sanz Barea idazkari nagusiak eta Jose Ignacio Palacios kontseilariak jokatu zutela modu irregularrean eta egindakoa justifikatu gabe.   Hori guztia horrela, epaileek baliorik gabe utzi dute haiek egindako lana, esleipenaren azken fasea hain zuzen ere.  Edonola ere, Euskalerria Irratiak eskatu bezala, indarrean segitzen du banaketaren lehen faseak, epaimahai kolegiatuak egindako proiektuen balorazioak. Haren arabera, Euskalerria Irratia hautagaien artean onena da.   Euskalerria Irratiko zuzendari Mikel Bujanda baikor azaldu da, epaia oraindik irakurtzerik eta aztertzerik izan ez badu ere. “Auzia irabazi dugu eta Nafarroako Gobernua garaitzea ez da erraza izaten”, adierazi du. Bujandaren aburuz, “pazientziatik exijentziara igarotzeko ordua da: min handia eman digute, eta bada garaia min horren ordaina eskatzeko”.          

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.