Albistea Diario de Navarra egunkariaren bitartez ezagutu da, aldeek oraindik ez baituteebazpenaren jakinarazpen ofizialik jaso. Kazeta horrek argitaratutakoaren arabera, epaileek uste dute banaketa prozesuan Angel Sanz Barea idazkari nagusiak eta Jose Ignacio Palacios kontseilariak jokatu zutela modu irregularrean eta egindakoa justifikatu gabe.
Hori guztia horrela, epaileek baliorik gabe utzi dute haiek egindako lana, esleipenaren azken fasea hain zuzen ere. Edonola ere, Euskalerria Irratiak eskatu bezala, indarrean segitzen du banaketaren lehen faseak, epaimahai kolegiatuak egindako proiektuen balorazioak. Haren arabera, Euskalerria Irratia hautagaien artean onena da.
Euskalerria Irratiko zuzendari Mikel Bujanda baikor azaldu da, epaia oraindik irakurtzerik eta aztertzerik izan ez badu ere. “Auzia irabazi dugu eta Nafarroako Gobernua garaitzea ez da erraza izaten”, adierazi du. Bujandaren aburuz, “pazientziatik exijentziara igarotzeko ordua da: min handia eman digute, eta bada garaia min horren ordaina eskatzeko”.
Komunikabideak