Albistea entzun

Memoria historikoa

Mola eta Sanjurjo militar kolpisten gorpuzkiak Erorien Monumentuko hobitik aterako ditu Iruñeko Udalak

Iruñeko alkate Joseba Asironek jakinarazi du albistea, Paco Etxeberria auzitegi medikuarekin batera. Azaroaren 16an aterako dituzte Askatasunaren plazatik.

Mola jeneralaren aldeko meza bat Iruñean Erorien Monumentuan, 'Gara'-k argitaratu zuen erreportaje baterako bi argazkirekin egindako irudian. /
Mola jeneralaren aldeko meza bat Iruñean Erorien Monumentuan, 'Gara'-k argitaratu zuen erreportaje baterako bi argazkirekin egindako irudian. / Iñigo Uriz/Argazki Press

Arantxa Iraola -

2016ko abuztuak 31 07:39

Francoren altxamendu militarrarekin estuki lotutako izenak dira Emilio Mola eta Jose Sanjurjo, eta aspaldiko eskaria izan da horiek Iruñeko hobitik mugitzea. Gaur jakinarazi dute azaroaren 16an egingo dutela.

Erorien Monumentuaren kriptan daude bi militar frankisten hilotzak, beste sei pertsonaren gorpuzkiekin batera. Asironek jakinarazi du denbora dezente zeramatela gorpuzkiak toki horretatik atera eta, hartara, toki hori behin betiko ixteko urratsak egiten. "Legea betetzea da asmoa, eta gure historiaren parte batekin justizia egitea". 

Bi militar kolpisten gorpuzkiak Askatasunaren plazatik —lehen Rodezno kondearen plaza zen— ateratzeko eskaera ez da oraingoa. 2014an jada egin zuen Memoriaren Aldeko Herrien Koordinakundeak. Emilio Mola eta Jose Sanjurjoren gorpuak leku pribatu batera eraman zitzatela eskatu zuen. Halaber, Elizari galdegin zion legea betetzea, eta 1936ko estatu kolpea goratzeko egiten diren mezak bertan behera uztea.

Gaur, gogora ekarri dute bi buruzagi militar frankistekin batera hobiratutako gainerakoak zein izan ziren: denak nafarrak ziren, Francoren aldeko bandoan aritutakoak. Hobitik ateratakoan guztien gorpuzkiak senitartekoei emango zaizkiela esan du Asironek. Hobitik ateratzeko administrazio prozesu formala bihar hasiko dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Cintruenigoko planta horretan piztu da sutea eta ke toxikoa. ©Guardia Zibila

Birziklatze lantoki batean piztutako suteak ke toxikoa eragin du Cintruenigon

Joxerra Senar

Babes Zibil eta Larrialdietako Zerbitzuak gomendatu die herritarrei «segurtasun arrazoiengatik» etxeetan egotera. Cintruenigoko Udaltzaingoak sutearen bideoa jarri du sare sozialetan.

Garbiñe Aranburu, gaur goizeko prentsaurrekoan. ©LAB sindikatua

Hezkuntza sistema publikoko plantillak mantentzea adostu dute LABek eta Eusko Jaurlaritzak

Iosu Alberdi

Lan baldintzei eta hezkuntza ereduari buruzko proposamenak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak mahai sindikalean, eta ontzat jo ditu LABek. Mahai sektorialetan jarraituko dute negoziazioek.

Nekane Arratibel irakasle eta ikertzaileak <em>Zer behar dute gazteek?</em> jardunaldietan parte hartu zuen atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Euskara, gazteen ikuspegitik

Olatz Silva Rodrigo

Lehen mailako ikasleen profil linguistikoa ezagutzeko ikerketa egin du Mondragon Unibertsitateak. Azterlanaren arabera, testuinguruak eragina dauka gazteen hizkuntza ohituretan eta hautuetan
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Periferia maiz deserosoa da, eta injustizia ere bada»

Gotzon Hermosilla

Euskarari eta euskal kulturari dagokionez periferian dauden gazteek «euren zentroak» sortzen dituztela azaldu du Jauregizuriak, eta hori «balioetsi» behar delakoan dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.