Albistea entzun

Legebiltzarraren osaketa

Legebiltzarreko mahaiko presidente izendatu dute Tejeria, aldeko 37 botorekin

Bitan egin behar izan dute bozketa; izan ere, lehen aldian ez du gehiengo osorik lortu EAJko hautagaiak. EH Bildu eta PSE-EErentzat izan dira presidenteordetzak.

Legebiltzarreko Mahaiko kideak; erdian, Tejeria presidentea.
Legebiltzarreko Mahaiko kideak; erdian, Tejeria presidentea. Jaizki Fontaneda / Argazki Press

Berria -

2016ko urriak 21 11:11

Ez da ezusterik izan Eusko Legebiltzarreko mahaiaren osaketan. Bakartxo Tejeria zen presidente izateko hautagai bakarra, eta harentzat da kargua. Ordea, bigarren bozketan izendatu dute. Izan ere, lehenengoan ez du gehiengo osorik lortu —aldeko 37 boto eta 38 abstentzio izan ditu—.

Datozen hilabeteetako erronkak izan ditu hizpide Tejeriak, mahaiko presidente gisa egindako lehen agerraldian. Zentzu horretan, autogobernurako ponentzian aurrera egiteko borondatea nabarmendu du "muga bakar gisa herritarren borondatea" jarriz. "Estatus juridiko eta politiko berri bat eskuratu behar dugu, herri honetako gizon eta emakumeek eskatzen duten estatus bat".

EH Bilduko Eva Blancorentzat —aldeko 38 boto— eta PSE-EEko Txarlo Prietorentzat —28 boto— izan dira lehen eta bigarren presidenteordetzak, hurrenez hurren. Idazkaritzak, berriz, Elkarrekin Podemoseko Cristina Makazaga —28 boto— eta EAJko Iñigo Iturraterentzat —38 boto— izan  dira.

PPko Anton Danboreneak ere aurkeztu du idazkaritzarako hautagaitza, baina bedertzi boto soilik jaso ditu. Hortaz, mahaitik kanpo geratu da PP. Era horretan eratuta geratu da XI. legealdiko Eusko Legebiltzarreko mahaia.

Legebiltzarra eta mahaia osatuta, behin-behineko bateraezintasunen batzordea aukeratuko dute hurrengo osoko bilkuran. Datorren ostegunean izango da hori. Hogei egun ditu bartzorde horrek osoko bilkura batean bere txostena aurkezteko. Osoko bilkura horren amaieran, inbestidurarako eguna ezarri behar du mahaiko presidenteak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburua. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

HBko kideei bidalitako bonben auzia ikertzea galdegin du Artolazabalek

Edurne Begiristain

Gertakarien sekretu ofiziala kentzeko eskatu du Jaurlaritzako Justizia sailburuak. EH Bilduk biktimen artean mailaketak egitea egotzi dio

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Presoek egiteko bat dute elkarbizitzaren eraikuntzan»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Dudouetek uste du euskal prozesua «berritzailea» eta «inklusiboa» izan dela, aldebakarrekoa ez ezik: «Egon da elkarrizketa bat; euskal elkarrizketa bat». Itxaropenez egiten die so azken aitzinamenduei.

 ©Jon Urbe / FOKU

Herri baten biderako gakoak

Enekoitz Esnaola

Erabakitzeko eskubidea, erreferenduma, estrategia partekatua, gizarte zibila, desobedientzia, eta bide demokratikoak eta baketsuak nabarmendu dituzte Ibarretxek, Torrak, Alvarezek eta Cuixartek

<em>Gatazken eraldaketa demokratikoa</em> izenpeko mahai ingurua, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.