GIZARTEA

Iruñeko Udalak gaztetxearen kontratua eten du, eta udaltzainek itxi egin dute

Caparrosoko Txaletera joan eta egoitza itxi, sarraila aldatu eta sarrerak zurkaiztu ditu Udaltzaingoak 10:00etan. Eraikinean obra egin eta berriz ere lehiaketara aterako duela jakinarazi du udalak.

Gaztetxeko kideak, loreak landatzen.
Gaztetxeko kideak, loreak landatzen. IDOIA ZABALETA/ ARGAZKI PRESS

Berria -

2016ko azaroak 15

Iruñeko Udalak eta Astindu gazte elkarteak sinatutako kontratua eten eta gaztetxearen eraikina behin-behinean ixteko galdea egin zuen atzo Iruñeko Udaleko Presidentetza Batzordeak, Geroa Bairen, UPNren eta PSNren botoekin. Eraikin barruan lizentziarik gabeko lanak egitea leporatzen diete gazteei, eta horrek kontratua urratzen duela adierazi dute agiriaren sinatzaileek. Gainera, obra horien ondorioz segurtasuna ez dagoela bermatuta argudiatu dute.

Argudioekin bat egin du udalak, eta gaur jakinarazi du eskatutako neurriak hartu dituela: eten egin duela kontratua, eta itxi egin duela gaztetxea. Nolanahi ere, "eraikinaren segurtasuna bermatzeko" egin beharrreko lanak egin ondoren, eraikinaren kudeaketa berriz ere lehiaketara aterako duela jakinarazi du udalak.

Presidentetza Batzordearen lan saioan, UPNk, PSNk eta Geroa Baik aurkeztutako adierazpen bana eztabaidatu zuten atzo. UPNren eta PSNren testuek ez zuten aurrera egin. Bai, ordea, Geroa Bairenak, erregionalisten eta sozialisten babesa lortuta.

Txaleta zaharberrituta, "espazio dotazional" izaerarekin aterako du lehiaketara Udalak "gazteriak gazteriarentzako autogestionatutako gure autogestionatuak izateko beharrari erantzuneko asmoz, gazteria aktibo, anitz, parte hartzaile eta konprometitua ereiteko".

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

18 kasatzeman dituzt azken ordueta Zangozan. ©Iñigo Uriz/FOKU

Beste neurri batzuk hartuko dituzte Zangozan

Berria

Azken orduetan, 18 positibo atzeman dituzte han. Hego Euskal Herrian, 234 positibo izan dira.

Karpak jarri dituzt basurto ospitalearen kanpoaldean, PCR probak egiteko. ©Javier Zorrilla/EFE

PCR proba egitera deitu ditu Jaurlaritzak Bilboko Fever diskotekan eta Erandiogoikoko batzokian egon zirenak

Berria

Bihar goizean hasiko dira testak egiten. Diskotekarekin lotutakoei, Basurtuko ospitalean, eta batzokian izandakoei, Urdulizkoan.

Kaltzda Zahar eguneko zenroa, Bizkaian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Eguneko zentroak irekiko dituzte gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Berria

Zahar etxeetako murrizketek abuztuaren 9ra arte jarraituko dute indarrean.

Hiru pertsona maskara jantzita ©Jon Urbe / FOKU

Gazte Kontseiluak sare sozialetan kanpaina bat hasi du maskarak erabiltzera deitzeko

Aloña Beraza Peña

Bi bideo egin dituzte eta sare sozialetan, telebistan eta komunikabideetan zabalduko dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna