Frantzia

Emmanuel Macron Frantziako presidente izateko aurkeztuko da

"Prest nago", esan du Ekonomia ministro ohiak. Datorren urtean egingo dituzte Frantziako presidentea aukeratzeko hauteskundeak.

2016ko azaroaren 16a
08:39
Entzun

Ekonomia Ministro izateari utzi zionetik zegoen susmoa egiaztatu da: Emmanuel Macronek berak esan du Frantziako presidente izateko hautagaia izango dela. "Arrakasa izan dazakeguna uste dut; Frantziak arrakasta izan dezakeela".

Abuztuan utzi zuen gobernua Macronek. Ez du alderdi nagusi baten sostengurik, baina Martxan mugimenduaren babesa dauka. Berak sortu zuen mugimendu hori, eta hainbat enpresaburu ere berekin dauzka.

"Itxaropena" izango da Macronen marka, berak esan duenez, eta ez da kokatu ez ezkerrean eta ez eskuinean: "Nire hautagaitza ez dator ez ezkerra batzera eta ez eskuina batzera ere; frantziar guztiak elkartzera dator". Indarrean dagoen sistemaren kontra, "iraultza demokratikoa" behar dela dio, "statu quoa baztertu eta aurrera egitea erabakitzeko". Horretarako, ezinbestekotzat jo du presidentetzara iristea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.