POLITIKA

Mobilizaziora deitu dute datorren larunbaterako Altsasun

Fiskalak hamar eta hamabost urte arteko zigorra eskatuko du bi guardia zibil jotzea egotzita auzipetutako gazteen aurka.

Agerraldi jendetsua egin dute manifestaziora deitzeko. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS
2016ko azaroaren 19a
16:17
Entzun

Urriaren 15ean Altsasun izandako liskarra dela-eta, zazpi lagun espetxeratu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Carmen Lamelak. Udalak bere egin du asteon atxilotutako senideen sentipena: "Defentsarik gabe, babesgabe, eta seme-alaben etorkizunagatik oso kezkatuta sentitzen dira, gertakariak gehiegi puztu direlako eta Auzitegi Nazionalak gertakariak terrorismo ekintzatzat jotzean neurri gabeko zigorrak bete ditzaketelako". Hori dela-eta, Nafarroako erakunde guztiei "babesa" eskatu die gertakariak Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegian epaitu daitezen.

Gaur aurkeztu dute datorren larunbaterako deitu duten manifestazioa. Iorti kulturgune pareko plazatik irtengo da, 13:00etan. Ehunka lagun batu dira gaurko agerraldira.

Efe agentziak zabaldu duenez, auzipetuentzat hamar eta hamabost urte bitarteko zigorrak eskatuko ditu fiskalak, bi guardia zibili "lesio terroristak" eragitea egotzita. Iturri juridikoak aipatuz agentziak zabaldu duenez, ikerketa aldia ez da asko luzatuko, eta Zigor Kordearen 573 bis artikuluan aurreikusitako zigorrak eskatuko dituzte. Fiskalaren arabera, artikulu horren arabera zigortu behar dira "botere publikoei ekintza bat eginaraztera edo ez eginaraztera behartu" nahi dituztenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.