Eusko Jaurlaritza

Omer Oke Immigrazio zuzendariak hartutako "konpromisoa" bete ostean amaitutzat eman du Jaurlaritzan egin beharreko lana

Omer Oke Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendariak dimisioa aurkeztu zion joan den urtarrilaren 11an Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari. Okek gaur azaldu duenez, "sarritan, goi karguetan lanean aritzeak, errealitatearekiko harremana hausten du". Okeken hitzetan, immigrazioaren gaiari "kanpotik heltzea" komeni zaio. Dimisioa aurkeztu berri duen Immigrazio zuzendariak ukatu egin du Madrazorekin desadostasunak zituelako utzi duela kargua.

2006ko urtarrilaren 19a
18:08
Entzun
Omer Okek azaldu duenez, erabakia ez du "desadostasunak" medio hartu; kargua hartzeko onartu zituen baldintzei lotuta baizik. 2001ean izendatu zuten Omer Oke Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendari eta azaldu duenez, EAEko lehenengo immigrazio politika "landu, abian jarri eta ebaluatzea" zen bere lana. Okek bere "konpromisioa" bete duela azaldu du eta orain "beste ideia batzuk ekarriko dituen jendeari" bidea utzi behar zaiela. Dimisioaren "oinarrizko arrazoia" hori dela ziurtatu du Okek.

Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendaria izan aurretik Bizkaiko Caritasen aritu zen lanean Oke. Adierazi duenez, ez du alde batera utziko immigrazioarekin lotutako lana eta bere ordezkoari laguntza emateko prest agertu da. Bestalde, Madrazok, Okek egindako lana eskertu du eta ordezkoa topatzea "zaila" izango dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.