Omer Okek azaldu duenez, erabakia ez du "desadostasunak" medio hartu; kargua hartzeko onartu zituen baldintzei lotuta baizik. 2001ean izendatu zuten Omer Oke Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendari eta azaldu duenez, EAEko lehenengo immigrazio politika "landu, abian jarri eta ebaluatzea" zen bere lana. Okek bere "konpromisioa" bete duela azaldu du eta orain "beste ideia batzuk ekarriko dituen jendeari" bidea utzi behar zaiela. Dimisioaren "oinarrizko arrazoia" hori dela ziurtatu du Okek.
Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendaria izan aurretik Bizkaiko Caritasen aritu zen lanean Oke. Adierazi duenez, ez du alde batera utziko immigrazioarekin lotutako lana eta bere ordezkoari laguntza emateko prest agertu da. Bestalde, Madrazok, Okek egindako lana eskertu du eta ordezkoa topatzea "zaila" izango dela adierazi du.
Eusko Jaurlaritza