Albistea entzun

PRESOEN SAKABANAKETA

Iñaki Arakama presoaren senide eta lagunek auto istripua izan dute

Bi istripu izan dira asteburuan espetxeetara bisitan; Arakamaren gertukoez gain, Premin San Pedro presoaren gurasoek eta bi anaiak izan zuten.

Mirentxin gidariek protesta bat iragartzeko egindako ekintza, Bilbon, sakabanaketaren aurka.
Mirentxin gidariek protesta bat iragartzeko egindako ekintza, Bilbon, sakabanaketaren aurka. Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Berria -

2017ko otsailak 13

Sevillan, bizilekutik 882 kilometrotara preso dago Iñaki Arakama euskal presoa. Hari bisitan zihoazela, Arakamaren iloba batek, bikotekideak eta lagun batek auto istripua izan zuten larunbatean 18:00etan, Bejarren (Espainia), asteburuko bisita egin eta etxera itzultzeko bidaian. 

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, autobidean txakur bat harrapatu ondoren, bolante kolpeak jo behar izan zituzten autoa bidetik ez ateratzearren eta, azkenik, hesia jo ostean autoa gelditzea lortu zuten. Kolpe leungailu eta ezkerreko argiak apurtu zitzaizkien, eta etxerako bideari ekin zioten jarraian.

Bi izan dira asteburuan euskal presoen senideek izandako auto istripuak. Jaenen (Espainia) preso dagoen Premin Sanpedro euskal presoaren bi anaia eta gurasoek auto istripu bat izan zuten larunbatean espetxera asteburuko bisita egitera zihoazela.

Etxerat Elkarteak salatu du "presoak bisitatzeko eskubidea bermatzearren, bidai luze bezain arriskutsuak egitera behartatuta" daudela astebururo ehunka euskal herritar. Gainera, gogorarazi du hamasei lagun hil eta hainbat zauritu direla espetxeetarako joan-etorrietan.

Istripuak salatzeko eta senide horiei elkartasuna adierazteko elkarretaratzera deitu dute:

Iruñea: Otsailak 13, astelehena. 20:00etan, PPren egoitzaren aurrean.

Gasteiz: Otsailak 13, astelehena. 19:00retan, Andre Maria Zuriaren plazan.

Bilbo: Otsailak 14, asteartea. 19:00etan, Arriagan.

Donostia: Otsailak 15, asteazkena. 19:00etan, Bulebarrean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Prozesuen erronkak eta zailtasunak

Prozesuen erronkak eta zailtasunak

Ekhi Erremundegi Beloki

Aieteren urteurreneko jardunaldien azken saioa izan da Baionan. Iragandakoaz eta gelditzen diren erronkez mintzatu dira bertako eta nazioarteko eragileak. Presoen auzia konpontzeko mekanismoak sortzera deitu du Brian Currinek.
 ©Jon Urbe / FOKU

Herri baten biderako gakoak

Enekoitz Esnaola

Erabakitzeko eskubidea, erreferenduma, estrategia partekatua, gizarte zibila, desobedientzia, eta bide demokratikoak eta baketsuak nabarmendu dituzte Ibarretxek, Torrak, Alvarezek eta Cuixartek

<em>Gatazken eraldaketa demokratikoa</em> izenpeko mahai ingurua, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / FOKU
Jonathan Powell. ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna