'Errepresioari autodefentsa'
Istiluak Iruñean, "errepresioaren" aurkako manifestazioan
Oldartu egin da Polizia, eta lau lagun atxilotu dituzte, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak jakinarazi duenez. EH Bilduk "modu irmoan" gaitzetsi du gertatutakoa.
18:30erako manifestaziora deitua zuten Errepresioari Autodefentsa dinamikak, Iruñean. Dozenaka lagun elkartu dira, eta istiluak izan dira alde zaharrean, La Haine atarian berri eman duenez. Oldartu egin da Espainiako Polizia, eta gutxienez edukiontzi bat irauli dute manifestariek.
Otsail hasieran aurkeztu zuten Errepresioari Autodefentsa dinamika, "herri mugimenduko eragileek jasandako eraso errepresiboak" salatzeko asmoz. Hitzaldi eta mahai inguru ugari antolatu dituzte geroztik, "errepresioa modu osoan" lantzeko asmoz. Hiru helburu aipatu zituzten dinamika aurkeztean: "barne sareak" egituratzen hastea, "errepresioaren" aurkako ildoa aktibatzea, eta "erasoei pareko erantzuna ematea".
Cargas por todo el casco viejo y contundente respuesta de los manifestantes #errepresioariautodefentsa pic.twitter.com/LZqlXmjIgk
— La Haine (@LaHaineInfo) 2017(e)ko martxoak 11
Besteak beste, EH Bilduk, Geroa Baik eta UPNk "gaitzetsi" dituzte gertakariak. "Halako gertaerek gizartearen gehiengoak aukeratutako bidea oztopatzea dute helburu, alegia, bakea, elkarbizitza eta normalizazio politikoa", adierazi du EH Bilduk, ohar batean: "Helburu politikoetarako indarkeriaren erabilpena guztiz gaitzesten dugu".
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.