Albistea entzun

Euskal Presoak

Jakes Esnalen eta Xistor Haranbururen zigorren kommutazioa eskatu diote François Hollanderi

Bizi osorako kondena dute Esnalek eta Haranburuk, eta, aurten, 27 urte beteko dituzte presondegian. Pertsona andanak babestu dute zigor-kommutazio eskaera. Bagoaz kolektiboak manifestaziora deitu du larunbaterako, Baionan.

Iaz egindako manifestazio baten irudia. /
Iaz egindako manifestazio baten irudia. / Bob Edme

Ekhi Erremundegi Beloki -

2017ko martxoak 21

Kartzela zigorrari epemuga jartzea. Hori da Jakes Esnal eta Frederic Haranburu Xixtor euskal presoen zigor-kommutazio eskaeraren helburua. ETAren Argala komandoko kideak bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu zituzten 90eko hamarkada erdian, eta, beraz, beren zigorrak ez du bukaera datarik. François Hollande Frantziako presidenteak zigor kommutazioa onartuko balu gehienez ere sei urtera kanpoan egon litezkeela azaldu du Maritxu Paulus Basurko bi presoen abokatuak.

Ipar Euskal Herriko pertsona ezagunak elkartu dira gaur goizean, Baionan eskaini duten prentsaurrekoan, Esnal eta Haranbururen egoera salatu eta beren zigorrari epemuga eman diezaiotela eskatzeko. Horien artean ziren Battitta Salaberri Hendaiako auzapez ohia, Paul Badiola Donibane Lohizunekoa eta Andde Darraidou Ezpeletakoa, Sylviane Allaux PSko diputatua eta Emilie Dutoya (PS), Alice Leizagezahar (EELV) eta Sophie Buissiere (EELV) Akitania Berriko kontseilariak. Azaldu dutenez, beren ordezkaritza bat Eric Morvan Pirinio Atlantikoetako prefetarekin elkartu zen orain dela egun batzuk, eta, beren bidez, gutuna helarazi diote Frantziako presidenteari —prentsaurrekoan agertu direnez gain, hautetsi, abokatu eta bestelako pertsona andanak babestu du eskaera—. Gutun bera Frantziako lehen ministroaren, Justizia ministroaren eta Barne ministroaren kabineteburuei ere helarazi diete.

"Aieteko Bake Konferentziatik bi arazo nagusi konpondu behar dira, armena eta pertsonena", azaldu du Salaberrik. Armagabetzea apirilaren 8rako gauzatua izanen da, eta espero dute presoena ere konponbidearen bidean jartzea. "Armak isildu dira, baina gobernuek ez dute erantzun baikorrik eman. Armagabetzearentzat bezala, presoen gaian ere gizarte zibila engaiatu behar da".

Zigor kommutazioa

Maritxu Paulus Basurko abokatuak esplikatu du zertan datzan zigor kommutazioa. "Esnal eta Haranburu bizi osorako kartzela zigorrera kondenatu zituzten, 18 urteko segurtasun zigorrarekin. Espainiako orduko kode penalaren arabera, 30 urteko kondena izanen zuten". Bi euskal presoen kondena 30 urtera mugatzea eskatu dute, beraz. Frantziako presidenteak eskaera onartuko balu, berriz epaitegietara itzuliko litzateke kasua. "Gaizkile taldeko kide izateagatik beste hamar urteko kondena dute; magistratuek erabaki beharko dute 30 ala 40 urteko epea atxiki. Horren arabera, zigor murrizketak aplikatuko lirateke". Gehienez ere, beste sei urte izanen lituzkete presondegian betetzekoak. 

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Jakes Abeberri abokatu, politikari, dantzari eta euskaltzale abertzalea, Miarritzen. ©DANIEL VELEZ

Abertzaleen ibilbidean erreferente

Jone Arruabarrena Ekhi Erremundegi Beloki Iñaki Etxeleku

Jakes Abeberri hil da, 92 urte zituela. Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen, eta izen bereko aldizkariaren zuzendari. Astelehenean omenduko dute, Miarritzeko elizan

Euskal kulturaren «pizkundearen sortzailetzat» jo dute Abeberri

Ainize Madariaga

Euskal Dantzarien Biltzarreko presidente izan zen. Abeberrik dantza profesionalizatzearen alde eginiko lana nabarmendu du Filgi Claveriek

Jakes Abeberri hil da, abertzaletasun mugimenduan erreferentea

Jone Arruabarrena - Ekhi Erremundegi Beloki-Ainize Madariaga

Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat eta izen bereko aldizkariaren zuzendari izan zen Abeberri. 92 urterekin zendu da.

Foro Sozialak gonbidatuta, «Memorien elkarrizketa» proiektuan parte hartu duten boluntarioak, Nafarroako Parlamentuan. ©Iñigo Uriz / FOKU

Foro Sozialak 'Memorien elkarrizketa' proiektua aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan

Ion Orzaiz

Indarkeriaz gogoeta egin eta «elkarrizketarako espazioak» sortzeko beharra aipatu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Ekhi Erremundegi Beloki

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.