UDAKO IKASTAROAK
ETAren V. Biltzarrari buruzko ikastaroan, bizipen pertsonalak
Udako Euskal Unibertsitateak eginiko ikastaroko hitzaldiak argitaratu ditu egunero BERRIAk. Gaurkoa da azkena: Biolentziaren hautuaren agerpena eta bizipen pertsonal militanteak (II) (Lara Madinabeitia / BerriaTB).
ETAren V. Biltzarra eta ziklo armatu iraultzailearen hasiera ikastaroa egin zuen Udako Euskal Unibertsitateak Iruñeko Katakraken, eta horiek bideoan jaso zituen BERRIAk. Hitzaldi guztiak eskaini ditu.
Azken saioa da gaurkoa: Biolentziaren hautuaren agerpena eta bizipen pertsonal militanteak (II). Gonbidatuak Jose Manuel Bujanda EAJko kidea, 1977ko amnistiara arte ETApm-n ibilitakoa, eta Jose Ramon Beloki kazetari eta EAJko parlamentaria izandakoa izan ziren.
Hau asteazkeneko bideoa da: Kristiane Etxaluzen eta Arantza Arrutiren testigantzak (Lara Madinabeitia /BerriaTB).
Hau astearteko bideoa da: ETAren agerpena, biolentziaren hautua eta Ipar Euskal Herria (Lara Madinabeitia / BerriaTB).
Ondokoa astelehenekoa da: Onintza Odriozola Irizarren ETA, biolentziaren hautua eta genero ikuspegia hitzaldia.
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.