Oposizioak, konstituzioa aldatzeko konpromisoa hartzeko eskatzen dio Gyanendra erregeari."Aldarrikapenak ez du esangurarik", adierazi zuen atzo Girija Prasad Koirala lehen ministro ohiak erregeak telebistan egindako iragarpenari buruz.
Gaurko protestaldietan ere Nepalgo Poliziak negar egiteko gasak jaurtiz eta tiroka erantzun die manifestariei. Lekukoen arabera, gutxienez sei lagun zauritu dira. Etxeratze aginduari muzin egin eta milaka lagun Katmandu hiriburuko erdigunera abiatu dira.
Nepal