Oposizioak, konstituzioa aldatzeko konpromisoa hartzeko eskatzen dio Gyanendra erregeari."Aldarrikapenak ez du esangurarik", adierazi zuen atzo Girija Prasad Koirala lehen ministro ohiak erregeak telebistan egindako iragarpenari buruz.
Gaurko protestaldietan ere Nepalgo Poliziak negar egiteko gasak jaurtiz eta tiroka erantzun die manifestariei. Lekukoen arabera, gutxienez sei lagun zauritu dira. Etxeratze aginduari muzin egin eta milaka lagun Katmandu hiriburuko erdigunera abiatu dira.
Nepal
Oposizioak ez du Nepalgo erregearen proposamena onartu eta protestek aurrera jarraitzen dute
"Herriari aginte boterea buelatzen diogu", iragarri zuen atzo Gyanendra Nepalgo erregeak. Hortaz, jazarraldi honen bultzatzaile izandako oposizioko indarrei lehen ministro bat proposatzeko eskatu zien. Oposizioko zazpi alderdiek, baina, guztiz arbuiatu dute erregeak egindako eskaintza eta demokrazia eskatuz egiten ari diren protestaldiak ez dira amaitu. Poliziak, gaur ere, gogor zanpatu ditu manifestariak eta gutxienez sei lagun zauritu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu