Albistea entzun

AHT

“Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute ehunka lagunek Iruñean

Herri eta eskualdeak lotuko dituen trena eskatu dute gaur arratsaldean, Trena bai, AHT ez. Herriak erabaki! lelopean, Trenaren Aldeko Ekinbideak plataformak antolatutako manifestazioan. Plataformako kide Julio Villanuevak iragarri duenez, datozen asteetan protesta ekintza gehiago egingo dituzte.

Iruñean egin duten manifestazioa. /
Iruñean egin duten manifestazioa. / Jagoba Manterola/Argazki Press

Naiara Elola -

2017ko azaroak 11

Arratsaldeko bostak pasatuta atera da, Gazteluko plazatik, abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa. Herritarrez gain, zenbait alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariek ere hartu dute parte, tartean, EH Bilduko parlamentari Adolfo Araiz, Ahal Dugu-ko idazkari nagusi Eduardo Santos, Ezkerrako Marisa de Simon eta ELAko Nafarroako koordinatzaile Mitxel Lakuntza.

“Amalurra defenda dezagun” eta “Trena bai, AHTrik ez” oihukatuz osatu dute Gazteluko plazatik Merindadeetara eta ondoren Sarasate pasealekurainoko bidea. Rakel Alvarez Tafallako EH Bilduko zinegotziak irakurri du manifestazioa antolatu dutenen artean adostutako adierazpena. Azaldu duenez, abiadura handiko trenaren aurka egiteko “hamaika arrazoi” daude. “Pribilegiatu batzuk trenean minutu gutxi batzuk lehenago iristeko, gizartearen zati handi batek pairatu beharko ditu murrizketak”, ohartarazi du. Hala, oraindik proiektua bertan behera uzteko “garaiz” daudela iritzita, Nafarroako Gobernuari eztabaida soziala ahalbidetzeko galdegin dio. Izan ere, jakinarazi du eskualdeak modu “eraginkor eta merkean” lotuko dituen trena behar dela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<b>Ikasleak gelan.</b> Haur batzuk irakaslearekin batera ikasgelan, artxiboko irudi batean. ©BERRIA

Irakasle gehiago hartzeko ituna egin dute sindikatuek eta Jaurlaritzak

Maddi Ane Txoperena Iribarren Irati Urdalleta Lete

Hezkuntza Sailak eta Steilasek, LABek, CCOOk eta UGTk sinatutako akordioak irakasleen egonkortzea bultzatuko du, baita ikasgeletako ratioak jaitsi ere. Sare publikoan izango du eragina
Sindikatuen protesta bat, martxoan. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Sindikatuek goraipatu egin dute itunak egonkortasuna sustatzea eta ratioak jaistea

I. Urdalleta Lete

Steilasek «modu kritikoan» sinatu du, «politika pribatizatzaileak lausotzen» dituelakoan. LABek «oso ondo» baloratu du akordioa
Indarkeria matxistaren aurkako bandera bat, Bilbon. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Onarpena ardatz duen legea, onetsita

Edurne Begiristain

Sexu Askatasuna Erabat Bermatzeko Lege Organikoa onartu du Kongresuak, gehiengoz. Onespenik gabeko ekintzak bortxaketa gisa hartuko dira, eta erreparazioa bermatuko zaie biktimei
Miren Gorrotxategi, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©BERRIA

Eusko Legebiltzarrak klima aldaketaren herritar batzarra sortuko du

Oihane Puertas Ramirez

Ekinaldiaren helburua da, besteak beste, 2050. urtea baino lehen «klima neutraltasuna» lortzea. Ia aho batez onartu dute proposamena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...